Batera

Gaztea eta gasteiztarra?

Zein kultur proiektu garatuko zenuke laguntza pixka bat izanez gero? Liburu bat argitaratu? Diska bat atera ? Graffitti tailer bat antolatu? Jaialdi bat prestatu? Argazki erakusketa bat sortu?...

Euskaraz egin nahi baduzu, orain da zure aukera!

Crowdfunding ekimen bat martxan jartzen lagunduko dizugu, eta 1000€ko ekarpena egingo diogu zure proiektuari.

Proiektuak aurkezteko epea

2018ko urriaren 16tik abenduaren 16ra

(15:00ak arte)

Zaila da bakarrik egindako lana, egin dezagun elkarrekin!

>> Jaitsi oinarriak eta informazio guztia <<

1000€-ko laguntza hautatutako 3 proiektuetako bakoitzari

Egutegia

  • 16
    Urr

    Proposamenak jasotzeko epea irekita

    Gasteizko gazte bat baldin bazara eta kultura-proiektu bat baldin baduzu buruan, aurkeztu!

  • 07
    Aza

    Crowdfunding-erako prestaketa

    Ikasi crowdfunding kanpaina bat prestatzen. Herritar guztientzat irekia.

  • 16
    Abe

    Proposamenak jasotzeko epea amaituta

    15:00ak baino lehen aurkeztu behar da, baina ez utzi azken unerako!

  • 18
    Urt

    Hautatutako proiektuentzako saio praktikoa

    Batera egitasmorako hautatuak izan diren proiektuen komunikazioan prestatzeko lantegi praktikoa

  • 11
    Ots

    Crowdfunding kanpainen hasiera

    Hautatutako 3 proiektuen crowdfunding kanpainak 40 egun iraungo du.