Finantziatuta
Mugimendu sozialak

7 Katu gaztetxea obretan

7 Katuk 12 urte daramatza sistema zirikatzen. Tamalez, hezetasunak beste horrenbeste darama bere lana egiten, eraikina pixkanaka hondatuz. Egoerari buelta emateko obra abiatu dugu, eta zure ekarpena behar dugu!

2500€Objectif
8000€Optimum
5765€ Collecté
-Amaituta

NOR GARA?

7 Katu gaztetxea Bilboko Alde Zaharreko gune okupatu eta autogestionatua da. Bizirik daramatzagun 12 urteetan, gazte eta eragile askoren proiektuen sorleku zein hauen garapenerako espazioa izan da, betiere autogestioa eta okupazioa ardatz izanik eta balore askatzaileak bultzatuz. Denbora honetan hainbat dinamika zein egitasmoren aterpe izan da: aste politiko kulturalak, kultura alternatiboa sustatzen duten jaialdiak edota auzoko gazte mugimendua elikatzeko gunea izatea.

ZERTARAKO CROWDFUNDING-A?

Gure jardunarekin aurrera jarraitzeko, ordea, obra egin beharra dugu. Eta ez edozein obra, eraikineko atal estruktural asko konpondu eta berriztatuko dituena baizik. Honek, denbora batez gaztetxeko ateak ixteaz gain, finantzazio handia eskatuko du, material asko erosi eta zenbait zerbitzu ordaindu beharko ditugu eta.

Obrarako finantzazioa bide ezberdinetatik lortuko dugu:

  • Komantxe konpartsaren ekarpena
  • Kamisetak ta poltsak egin eta saldu
  • Obra ostean, Konponfest jaialdiak egingo ditugu
  • Itsulapikoaren bidez lortutakoa

Hona hemen obraren gastuen zehaztasun guztiak:

  • Kanpoko teilatua: impermeabilizazioa, zaharkitutako tela asfaltikoa kendu eta berria jarri: 9681€ (BEZ barne)
  • Sabaia barrutik: 
  1. Pladurrezko plaka zaharrak kendu
  2. Malla ipini, tentsorean ipini, alambrezko segurtasun estruktura jarri, eroritako zementozko sabaia berregin. 1200€
  3. Sabai faltsu berri bat jarri. 4000€
  4. Aireztapen sistema aldatu. 800€

       GUZTIRA: 15.681€

OBRA ETA GERO...ZER?

Gaztetxeko obra bukatutakoan, Konponfest jaialdi potenteak egingo ditugu dirua berreskuratzeko baina batez ere, gure jardunari ilusioz heltzeko berriro. Gonbidatuta zaudete!

NOR GARA? 7 Katu gaztetxea Bilboko Alde Zaharreko gune okupatu eta autogestionatua da. Bizirik daramatzagun 12 urteetan, gazte eta eragile askoren proiektuen sorleku zein hauen garapenerako espazio...

Récompenses

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • Obrako eskertze panelean agertzea

    Obra finantzatzen lagundutako kide guztiei eskerrak emateko, panel erraldoi bat egingo dugu. Ekarpenak gehitu ahala betetzen joango gara.

  • Obrako eskertze panelean agertu + 2 txapa

    Obrako eskertze panelean agertzeaz gain, 12.urteurreneko 2 txapa super moloi eramango dituzu.

    Oharra: Saria jasotzeko puntu ezberdinak jarriko ditugu, helbidea jarri mesedez, guk ere zein eta zenbat puntu jarri hobe antolatzeko.

  • Obrako eskertze panelean agertu + 2 txapa + poltsa

    Eskertze panelean agertuko zara eta 12.urteurreneko bi txapa eta guk geuk diseinatutako poltsa ederra eramango duzu.

    Oharra: Saria jasotzeko puntu ezberdinak jarriko ditugu, helbidea jarri mesedez, guk ere zein eta zenbat puntu jarri hobe antolatzeko.

  • Obrako eskertze panelean agertu + poltsa + kamiseta

    Eskertze panelean agertuko zara, 12.urteurreneko bi txapa jasoko dituzu eta guk geuk, gaztetxean garatutako sormenaren bidez diseinatutako poltsa eta kamiseta polit-politak eramango dituzu.

    Oharra: Saria jasotzeko puntu ezberdinak jarriko ditugu, helbidea jarri mesedez, guk ere zein eta zenbat puntu jarri hobe antolatzeko.

  • Obrako eskertze panelean agertu + poltsa + kamiseta + Konponfest jaialdi baterako 2 sarrera + 7 Katu gaztetxeko sor-marka duen Boga garagardo artisau botila 1

    Eskertze panelean agertuko zara. Gainera, guk geuk diseinatutako kamiseta eta txapak eramango dituzu eta hori gutxi balitz, obra bukatutakoan ospatuko ditugun Konponfest jaialdi baterako 2 sarrera eskuratuko dituzu. 7 Katu gaztetxeko sor-marka duen Boga garagardo artisau botila 1 ere eskuratuko duzu.

    Oharra: Saria jasotzeko puntu ezberdinak jarriko ditugu, helbidea jarri mesedez, guk ere zein eta zenbat puntu jarri hobe antolatzeko.

  • Plus grande quantité