Kultura

Atera dezagun zinema kalera!

Crowdfundingaren helburua da pantaila profesional bat eta proiektore on bat erostea Zinemaldi Alternatiboarentzat, eta gero herri mugimenduaren esku uztea. Komunitatea plazan batu eta zinemaz gozatu nahi dugu.

3000€Objectif
4000€Optimum
735€ Collecté
18 JoursManque

(Más abajo en castellano)

Donostiako Zinemaldi Alternatiboaren proiektua da ondorengoa. 14. edizioa dugu aurtengoa eta irailean, Zinemaldi ofiziala baino egun bat lehenago hasi eta egun bat beranduago amaitu bitartean, gauero dokumental bat proiektatzeko asmoa dugu kalean iaz hasitako bidean sakonduz (baita gaztetxe eta beste zenbait lekutan ere, baina egitarauarekin batera jakinaraziko dugu hori).

Iaz proiekzioak egin genituen Sagueseko frontoian, Txantxarreka gaztetxean, Trinian, Letaman gaztetxean, Marruman eta Gladys Enean. Aurtengo asmoa da hauek mantendu eta auzo gehiagotara eramatea ekimena, auzoetako eragileekin elkarlanean. Buruan ditugu auzo zehatz ugari eta barne mailan landuko ditugu, baina Donostiako auzoren batean ekimena antolatzen lagundu nahi badiguzu, mesedez jarri gurekin harremanetan e-posta helbide honetan: dzinemaldialternatiboa@gmail.com

Herritarrok guk geuk antolatuta, kalean zinema proiektatzean sortzen den komunitatea oso indartsua dela jakitun gara, eta hori sustatu nahi dugu indar osoz. Kultura, behetik eta herritarrontzat pentsatua, ohikoan zinema aretoetatik eta halako festibaletatik kanpo uzten dituzten lanez gozatzeko.

Erabat militantziatik eta euro gutxirekin egiten dugun lana da Zinemaldi Alternatiboa, eta crowdfunding honen helburua izango da pantaila profesional bat eta proiektore on bat erostea. Aurtengo edizioan gozatzeko eta jada baliabide horiek ere komunitatearen esku jartzeko. Gure asmoa da herri mugimenduei dei zuzena egitea crowdfundingean parte har dezaten beren aukeren araberako ekarpena eginez, are gehiago jakitun, gero beharra duenak erabiltzeko modua egin nahi dugula. Ekarpen interesgarria dela iruditzen zaigu.

Zehazki, kalitate altuko (2'5m x 3'2m) pantaila handi bat (950 euro) eta kalitate altuko proiektore bat erosi nahi digutu, ilunabarretan, oraindik guztiz ilun ez dela ere irudia kalitatez proiektatuko duena (2000€ inguru, oraindik aztertzen ari gara zein zehazki erosi).

Parte hartzera animatzen zaituztegu guztiak. Ordainsari gisa crowdfunding honetarako aterako dugun material berria, poltsak, kamisetak, jertseak eta txanote ederrak, diseinu berriarekin. Denon artean helburua lortzen badugu, gure asmoa izango da hurrengo urteetan ere kalean herri zinema eder bat antolatzeko (begiratu Googlen Usera Cinema eta gozatu) behar diren elementu guztiak eskuratzen jarraitzea da.

materiala

14 URTEKO IBILBIDEA

Atzo hasi ginela iruditzen zaigu, baina konturatzerako, hamalaugarren edizioa dugu aurtengoa (lotura honetan urtez urte egindako kartelak). 2006 urtean hasi ginenetik, eta besteak beste ondorengo lekuetan egin ditugu proiekzioak: Baibaiuan, Kortxoenean, Firesen, Itxas Gain zentro sozial okupatuan... Aipamen berezia Kortxoeneak, bizirik izan zen bost urteetan han egin baitzen eta bultzada garrantzitsua izan zen proiektuarentzat. Horri egiten dio keinu urtero jartzen dugun (+5) markak edizioaren urtean. Aurten 9 + 5 izango da. Gurekin izan dira Juanba Berasategi, Klara Badiola, Martxelo Rubio, Ramon Agirre, Fermin Muguruza, Anari... Eta guztira asko dira gure xumean gure egitaraura hurbildu den jendea. Iazko datua ematearren, iaz guztira 300 lagun izan ziren gure proiekzioetan eta oso pozik gaude.

Jarraian zenbait argazki:

Glays Eneako emanaldia.gladys

Sagueseko frontoian.sdf

Klara Badiola.

Juanba Berasategi.

Ramon Agirre.

Fermin Muguruza " Iñigo Muguruza: Paradisu zineman ikusiko gara" solasaldian (ikusi hemen).

Besarkada bat denoi eta eskerrik asko aldez aurretik!

Lo que os presentamos aquí es un proyecto del Festival de Cine Alternativo de Donostia. Este año celebramos la 14ª edición y en septiembre, coincidiendo con el Festival Oficial pero con dos días añadidos, proyectaremos un documental por noche y en la calle profundizando en el camino que emprendimos el año pasado. También estaremos en diferentes espacios autogestionados y gaztetxes, pero esto lo daremos a conocer junto con el programa.

El año pasado organizamos proyecciones en el frontón de Sagüés, en el gaztetxe Txantxarreka, en la Trini, en el gaztetxe Letaman, en Marruma y en Gladys Enea. La intención de este año es mantenerlos y llevar la iniciativa a más barrios, en colaboración con los agentes de los propios barrios. Ya tenemos pensados algunos de los lugares donde aterrizar, pero si quieres ayudarnos a organizar la iniciativa en algún barrio de Donostia, por favor contacta con nosotras en la dirección de correo electrónico dzinemaldialternatiboa@gmail.com

Somos conscientes de que la comunidad que se crea cuando la ciudadanía, organizada por si misma, proyecta cine en la calle, y eso es lo que queremos fomentar con fuerza. La Cultura pensada desde abajo y para los ciudadanos, para disfrutar de los trabajos que en lo habitual se dejan fuera de las salas de cine y de este tipo de festivales.

El Festival Alternativo es un trabajo que hacemos desde la militancia y con pocos recursos económicos, y el objetivo de este crowdfunding será comprar una pantalla profesional y un buen proyector para disfrutar de esta edición y poner a disposición de la comunidad estos recursos. Nuestra intención es hacer un llamamiento directo a los movimientos populares para que participen en el crowdfunding aportando en la medida de sus posibilidades, más aún siendo conscientes de que luego el material estará a disposición de quien lo necesite. Nos parece una aportación interesante.

En concreto, queremos comprar una gran pantalla (950 euros) de alta calidad (2 '5m x 3' 2m) y un proyector de alta calidad, con el que proyectar al atardecer cuando todavía no ha oscurecido del todo (unos 2000 €, todavía estamos estudiando qué exactamente comprar).

Os animamos a todos a participar. Y a modo de recompensa, el material que sacaremos para este crowdfunding, bolsos, camisetas, sudaderas y bellos gorros, con nuevo diseño. Si entre todos conseguimos el objetivo, nuestra intención será seguir adquiriendo en los próximos años todos los elementos (infraestructura) necesarios para organizar un exelente cine popular en la calle (busca en Google Usera Cinema y disfruta).

14 AÑOS DE TRAYECTORIA

Tenemos la sensación de que empezamos ayer, pero este año celebramos la decimocuarta edición. Desde que comenzamos en 2006 hemos realizado proyecciones en Bai-Baiua, Kortxoenea, Fires, el centro social okupado Itxas Gain... Mención especial merece Kortxoenea, el gaztetxe que acogió el festival alternativo durante los cinco años que estuvo en marcha y supuso un impulso importante para el proyecto. A eso se refiere la marca (+5) que añadimos en cada edición. Por tanto, este año será el 9+5. En todo este tiempo han estado con nosotros Juanba Berasategi, Klara Badiola, Martxelo Rubio, Ramón Agirre, Fermin Muguruza, Anari... Y en total son muchas las personas que se han acercado a nuestra programación. Por dar el dato del año pasado, un total de 300 personas se acercó a nuestras proyecciones y estamos muy contentos.

¡Un abrazo a todos y gracias de antemano!

(Más abajo en castellano) Donostiako Zinemaldi Alternatiboaren proiektua da ondorengoa. 14. edizioa dugu aurtengoa eta irailean, Zinemaldi ofiziala baino egun bat lehenago hasi eta egun bat...

Récompenses

  • Txapak

    Eskerrik asko proiektua bultzatzeagatik eta bost filmeren txapak zuretzat.

  • Poltsa

    Eskerrik asko proiektua laguntzeagatik eta Zinemaldi Alternatiboko poltsa dotorea zuretzat!

  • Kamiseta

    Milesker bultzadagatik eta Zinemaldi Alternatiboko kamiseta berria (beltza edo grisa) zuretzat, labetik atera berria!

  • Jertsea

    Eskerrik asko eta Zinemaldi Alternatiboko jertse berria (txanorik gabe) zuretzat!

  • Txanotea

    Esker ona proiektua bultzatzeagatik eta Zinemaldi Alternatiboko txanote berria (jertsea txanoarekin), kaletik dotore-dotore ibiltzeko!

  • Kolektiboentzat

    6 kamiseta, txapa sorta bat eta proiektorea eta pantaila erabiltzeko lehentasuna.