Finantziatuta
Musika

Baizera! Funka sartu

Baizera! taldea gara. Gure proiektu berria aurrera eramateko beharrezkoa dugun dirua lortzeko egiten dugu crowdfunding hau.

4000€Objectif
7000€Optimum
6475€ Collecté
-Amaituta

Covid-ak sortu zuen egoerak, gure dirusarrera bakarra lortzeko aukerarik gabe geratu ginen, kontzertuak hain zuzen ere. Hortaz, gure diska eta merchandisinga aurrez erosteko aukera eman nahi dugu, horrela gure proiektua aurrera eramateko behar dugun dirua lortzeko.

Proiektuak, gure bigarren diska (estudio eta produkzioa Estudios Mussikkiren eskutik) eta honen barruko bi abestien bideoklipa (WeFeelmen eskutik), baita diseinua (Iñaki Tristánen eskutik) ere barne hartzen ditu.

Ikusten duzuen bezala, Crowdfunding honekin batera gure proiektu berriko abesti baten bideoklipa aurkeztu dugu, proiektuaren nondik norakoak ikus eta entzun ditzazuen. Diska honetan gure musika Funk estilora hurbildu nahi izan dugu, eta lortu dugun emaitza horren adierazgarri dela ere argi dugu. Gainera, hiru kide berriek (Peio tekla eta saxo tenorrean, Xabi tromboiean eta Oihan ahotsetan) freskotasuna eman diote bai gure musikari bai talde berari ere.

Bestalde, uste dugu gure lana aurkezteko modurik egokiena zuzenekoak direla. Beraz, zure auzo, herri, elkarte, etxean... nahi bagaituzu, gogoz hartuko dugu proposamena, gurekin kontaktuan jarri eta nondik norakoak zehaztu ahal izango dugu. Zuek ere dantzan ikusi nahi zaituztegu!

Jakin ezazue gure eskerrik beroenak ematen diogula honaino iritsi den orori, edozein laguntza, txikiena izanda ere, oso garrantzitsua baita guretzat.

Besterik gabe, prestatu zuen gerriak eta atera zuen jantzirik gustokoenak, Funkya Nafarroako hiriburura iritsi da eta! Segi kultura zaintzen!

Make it funky txo!

Covid-ak sortu zuen egoerak, gure dirusarrera bakarra lortzeko aukerarik gabe geratu ginen, kontzertuak hain zuzen ere. Hortaz, gure diska eta merchandisinga aurrez erosteko aukera eman nahi dugu, hor...

Récompenses

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • Diska

    Funka sartu diska berria jasoko duzu etxean, gure proiektua aurrera eramateko laguntza emanez. Mila esker!

  • Laguntza

    Gure proiektua aurrera eramateko laguntza ekonomikoa. Mila esker!

  • Diska + Poltsa

    Funka sartu diska berria jasoko duzu etxean, eta aukeratutako poltsa bat, gure proiektua aurrera eramateko laguntza emanez. Mila esker!

    -Poltsen modeloak: Zuria edo beltza

  • Diska + Kamiseta1

    Funka sartu diska berria jasoko duzu etxean eta kamiseta logoarekin, gure proiektua aurrera eramateko laguntza emanez. Mila esker!

    - Kamiseten modeloak: Arrosa edo Gris iluna

  • Diska + Kamiseta2

    Funka sartu diska berria jasoko duzu etxean eta Entzun ezazu funka kamiseta, gure proiektua aurrera eramateko laguntza emanez. Mila esker!

  • Diska + Kapela

    Funka sartu diska berria jasoko duzu etxean, eta kapela bordatua, gure proiektua aurrera eramateko laguntza emanez. Mila esker!

  • Diska + Sudadera

    Funka sartu diska berria jasoko duzu etxean eta sudadera bat, gure proiektua aurrera eramateko laguntza emanez. Mila esker!

    - Sudaderen modeloak: Funka Sartu edo Logoarekin

  • Diska + Kamiseta + Sudadera

    Funka sartu diska berria jasoko duzu etxean, aukeratutako kamiseta, eta aukeratutako sudadera, gure proiektua aurrera eramateko laguntza emanez. Mila esker!
    -Kamiseten modeloak: Logoa edo Enztun ezazu funka
    -Sudaderen modeloak: Logoa edo Funka sartu.

  • Diska + Kamiseta1 + Sudadera + Poltsa

    Funka sartu diska berria jasoko duzu etxean, logodun kamiseta, aukeratutako sudadera eta aukeratutako poltsa bat, gure proiektua aurrera eramateko laguntza emanez. Mila esker!

    -Kamisetaren modeloa: Logoa
    -Sudaderen modeloak: Logoa edo Funka sartu.
    -Poltsen modeloak: Zuria edo beltza

  • Diska + Kamiseta2 + Sudadera + Poltsa

    Funka sartu diska berria jasoko duzu etxean, funka sartu kamiseta, aukeratutako sudadera eta aukeratutako poltsa bat, gure proiektua aurrera eramateko laguntza emanez. Mila esker!

    -Kamisetaren modeloa: Funka sartu
    -Sudaderen modeloak: Logoa edo Funka sartu.
    -Poltsen modeloak: Zuria edo beltza

  • Diska + Kamiseta1 + Sudadera + Kapela

    Funka sartu diska berria jasoko duzu etxean, logodun kamiseta, aukeratutako sudadera eta kapela bat, gure proiektua aurrera eramateko laguntza emanez. Mila esker!

    -Sudaderen modeloak: Logoa edo Funka sartu.

  • Diska + Kamiseta2 + Sudadera + Kapela

    Funka sartu diska berria jasoko duzu etxean, Entzun ezazu funka kamiseta, aukeratutako sudadera eta kapela bat, gure proiektua aurrera eramateko laguntza emanez. Mila esker!

    -Sudaderen modeloak: Logoa edo Funka sartu.

  • Material guztia

    Funka sartu diska berria jasoko duzu etxean, aukeratutako kamiseta, aukeratutako sudadera, aukeratutako poltsa eta kapela bordatu bat , gure proiektua aurrera eramateko laguntza emanez. Mila esker!
    -Kamiseten modeloak: Logoa edo Entzun ezazu funka
    -Sudaderen modeloak: Logoa edo Funka sartu.
    -Poltsen modeloak: Zuria edo beltza