Finantziatuta
Mugimendu sozialak

BI ARNAS

“Bi arnas” torturaren gaineko testigantza bat da, bidegabekeria baten isla eta sekula eskaini ez den elkarrizketa bat. Bi dira protagonistak: ama, Maria Nieves Diaz, eta alaba torturatua, Iratxe Sorzabal.

7000€Objectif
12000€Optimum
12525€ Collecté
-Amaituta

Zergatik historia hau? Torturak Euskal Herrian eragindako zauria ez da itxi. Azken bost hamarkadetan tortura eta tratu txarrak sufritu dituzten euskal herritarrak milaka zenbatu daitezke, nahiz eta, bakan batzuk baizik ez diren ofizialki aitortuak izan. Hori gutxi ez eta asko dira torturetan oinarritutako testigantzen ondorioz preso segitzen duten euskal herritarrak. Horregatik, zauria ixten laguntzeko hondar aletxo bat izan daitekeelakoan, garrantzitsua da oso torturaren kontra lehen pertsonan borrokatu duten herritar anonimo horien guztien historiak lau haizeetara zabaltzea; jakina, historia horietako bakoitzak bere berezitasun propioak ditu, errepikaezinak diren ñabardura humanoak.

Zergatik bi arnas? Historia honetan bi arnas kontatzen dira; Iratxe Sorzabalena eta Mari Nieves Diazena, bere amarena. Biek ala biek, bakoitzak bere modura, torturak eragiten duen arnas falta sufritu dute, beste hainbat sufrikariorekin batera. Lehenak, bere azalean pairatu du bizitzarekiko behin-behineko etena. Bigarrenak, berriz, bere parte izan zen alabaren gorputzean. Bi arnas ikusezin horiek ikustarazi nahi ditu historia honek, bi itolarri horiek, sufrimendu bikoitz hori. Kasu honetan, amaren ahotik eta bizipenetatik, baina alabak bere azalean sufritutakoa ardatz hartuta, eta ahal den neurrian Iratxeren ahotsa ere entzunaraziz.

Zein da helburua? Gure xede nagusia dokumentala ahalik eta gehien zabaltzea da. Urteetan, euskal herritar askok paiaratu dituzten torturak salatzeaz gain, Iratxek sufritutako guztia ezagutarazi nahiko genuke bereziki. 

Zein da aurrekontua? Irabazi asmorik gabeko dokumentala da BI ARNAS. Zentzu horretan, herritar talde batek sustatua dugu eta ez dugu produktora edota ekoizle handien babesik, ezta diru laguntza publikorik ere. Aurrekontua 15.000 eurokoa aurre-ikusten dugu eta herri honetan beti egin izan dugun moduan,  auzolanaren eta elkartasunaren bidez eskuratu nahiko genuke beharrezkoa dugun babes ekonomikoa. Noski, 'itsulapikoa.eus' atarian martxan jarri dugun ekimen hau helburu hori lortzeko akuilu izatea espero dugu.

Protagonistak (Dokumentaleko ahotsak)

  • Iratxe Sorzabal Diaz, irundarra eta 2001. urtean torturatua. Gaur egun, Reau-ko (Frantzia) kartzelan preso dago.
  • Mari Nieves Diaz, irundarra eta Iratxe Sorzabalen ama. Torturaren kontrako ekintzailea.
  • Nekane Txapartegi, asteasuarra eta 1999an torturatua. Euskal errepresaliatua; gaur egun Suitzan erbesteratua.
  • Paco Etxeberria, auzi medikua eta Eusko Jaurlaritzak sustatuta Euskal Herrian izandako tortura kasuak ikertu dituen txostenaren egilea.
  • Serge Portelli, Versaillesko Dei Auzitegiko magistratu ohia, abokatua eta torturaren kontrako ekintzailea.

 

 

Zergatik historia hau? Torturak Euskal Herrian eragindako zauria ez da itxi. Azken bost hamarkadetan tortura eta tratu txarrak sufritu dituzten euskal herritarrak milaka zenbatu daitezke, nahiz e...

Récompenses

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • Arnasa eman

    MENTION au générique du documentaire et INVITATION SPÉCIALE à la première du documentaire.

  • Arnasa berritu

    MENTION dans le générique du documentaire, BI ARNAS illustration en format POSTER et INVITATION SPÉCIALE à la première du documentaire.

  • Arnasa batean

    MENTION au générique du documentaire, DVD du documentaire, BI ARNAS illustration en format POSTER et INVITATION SPÉCIALE à la première du documentaire.