Musika

Egurra Ta Kitto | 5. Diska

Hamargarren urteurrena ospatzeko, taldearen bosgarren diskoa kaleratuko dugu baina horretarako zure laguntza behar dugu. Zure ekarpena egiteagatik gure disko eta kamisetak eskuratu ahal izango dituzu!

3000€Objectif
5000€Optimum
3180€ Collecté
-Amaituta

Egurra Ta Kitto talde gipuzkoarra bere 10. urteurrena ospatzeko, bosgarren diskoa grabatzen dabil Zestoako Gaztain Estudioetan, Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean. Disko berezia izango da, hamar kantu berri eta beste hainbat abesti berezi barneratuko dituelako, denera 18 abesti bilduz. Urte guzti hauetan taldearen alboan egon diren entzuleei eskertzeko lana izango da, bai hasieratik egon direnei eta baita bidean batu diren horiei ere.

Lan hau aurrera eramateko, disko bat kaleratzeak dakartzan gastuei aurre egin behar zaie (grabaketa, masterizazioa, fabrikazioa, promozioa, bideoklipa…). Horregatik, finantzazioa lortzeko Itsulapikoak eskaintzen duen aukera hau erabili nahi dugu, hainbat euskal proiektuen sustengua izan delako.

Honela, alez ale denon artean eraikitako proiektu bat sortu nahi dugu, taldearen jarraitzaileak ere proiektuaren parte sentituz eta laguntzaren truke hainbat sari eskuratuko dituztelarik.

Epemuga iristean zurekin kontaktuan jarriko gara sarien banaketa kudeatzeko.

Egurra Ta Kitto talde gipuzkoarra bere 10. urteurrena ospatzeko, bosgarren diskoa grabatzen dabil Zestoako Gaztain Estudioetan, Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean. Disko berezia izang...

Récompenses

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • GURE ORDUA (2016) disko fisikoa

    GURE ORDUA (2016) disko fisikoa

  • 10 URTE (2018) disko fisikoa

    10 URTE (2018) disco físico

  • Kamiseta

    Iruditik aukeratu kolorea, mota (zabala edo estua) eta neurria (S, M, L, XL...)

  • 10 URTE (2018) disko fisikoa + Kamiseta

    Iruditik aukeratu kolorea, mota (zabala edo estua) eta neurria (S, M, L, XL...)

  • 10 URTE (2018) + GURE ORDUA (2016) + Kamiseta

    Iruditik aukeratu kolorea, mota (zabala edo estua) eta neuria (S, M, L, XL...)

  • 3x 10 URTE (2018) disko fisikoa

    3x 10 URTE (2018) disko fisikoa