Finantziatuta
Mugimendu sozialak

Euskal Herritik Mundura - Inoiz egin den ikurrin handiena Gure Esku

Inoiz egin den ikurrinik handiena osatzeko eta Tourraren inguruko lanketa finantzatzeko, Crowdfunding kanpaina martxan jarri dugu. Ekarpena egiten duen orok bere burua bertan ordezkatuta ikusiko du.

25000€Objectif
50000€Optimum
28335€ Collecté
-Amaituta

Euskal herritarrok Tourrari ongi etorria egingo diogu eta Tourrak duen nazioarteko oihartzuna baliatu nahi dugu Euskal Herria nazioartean proiektatzeko; hau da, argi esateko, Europako txoko honetan 7 lurraldez osatutako herri bat dagoela, nortasun propioa duena, Europako hizkuntza zaharrenarekin bizi dena, bere burua gobernatu nahi duena, kirolzalea eta hori dena harrotasunez bizi duena. Tourrean “Basques decide – Euskal Herriak erabaki!” leloaren bidez gure herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko dugu.

Horretarako, inoiz egin den ikurrinik handiena osatzeko eta Tourraren inguruko lanketa finantzatzeko, Crowdfunding kanpaina martxan jarri dugu. Ekarpena egiten duen orok bere burua bertan ordezkatuta ikusiko du, izan ere ikurrinaren gorri eta berdea euren izenekin osatuko baitugu. Ikurrinaren zurian “Basques decide – Euskal Herriak erabaki!” leloa jarriko dugu.

-----

Las vascas y los vascos le vamos a dar la bienvenida al Tour y queremos aprovechar la repercusión internacional que tiene el Tour para proyectar internacionalmente Euskal Herria; es decir, que en este rincón de Europa hay un pueblo de 7 territorios, con identidad propia, que vive con la lengua más antigua de Europa, que quiere gobernarse, que es aficionado al deporte y que vive todo eso con orgullo. En el Tour reivindicaremos el derecho a decidir de nuestro pueblo a través del lema "Basques decide – Euskal Herriak erabaki!"

Para ello, hemos puesto en marcha una campaña de crowdfunding para hacer la ikurriña más grande jamás realizada y financiar el trabajo que va a realizar Gure Esku en el Tour. Todo aquel que aporte se verá representado en la ikurriña, ya que completaremos el rojo y el verde de la ikurriña con sus nombres. En el blanco de la ikurriña pondremos el lema «Basques decide – Euskal Herriak erabaki!».

 

 

Euskal herritarrok Tourrari ongi etorria egingo diogu eta Tourrak duen nazioarteko oihartzuna baliatu nahi dugu Euskal Herria nazioartean proiektatzeko; hau da, argi esateko, Europako txoko honetan 7...

Récompenses

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • Pedalkada herritarra I

    Orohar norbanakoei zuzendutako aukera. Ikurrin erraldoian zure izena joango da. Gure Eskuren on-line dendan (https://denda.gureesku.eus) ehuneko bosteko deskontua izango duzu. Ekimenaren ostean oroigarria digitalki jasoko duzu.

  • Pedalkada herritarra II

    Orohar norbanakoei zuzendutako aukera. Ikurrin erraldoian zure izena joango da. Gure Eskuren on-line dendan (https://denda.gureesku.eus) ehuneko bosteko deskontua izango duzu. Ekimenaren ostean oroigarria digitalki jasoko duzu.

  • Pedalkada kolektiboa I

    Orohar talde, elkarte, eragile... zuzendutako aukera. Ikurrin erraldoian zuen izena joango da. Ekimenaren ostean oroigarria lamina batean jasoko duzue.

  • Pedalkada kolektiboa II

    Orohar instituzioei zuzendutako aukera. Ikurrin erraldoian zuen izena joango da. Ekimenaren ostean oroigarria egur taila batean jasoko duzue (laserrarekin egindako taila izango da).