Finantziatuta
Mugimendu sozialak

Gernika Batzordearen ibilbideari buruzko dokumentala

Gernika Batzordea elkarteak 45 urte bete ditu apirilean (1976-2021). Orain arteko bidea kontatzen duen ikus-entzunezkoa aurkeztuko dugu urrian: "Gernika Batzordea: 1976tik kontakizun kaleidoskopikoa eraikitzen"

1000€Objectif
1500€Optimum
2650€ Collecté
-Amaituta

Gernika Batzordeak diktadura garaitik gaurdainoko bilakaera du. Bonbek txikitutako bizitza eta bizipen zatiak batu eta kontakizun kaleidoskopikoa eraikiz herri memoria egiten aritu da 45 urtez. Are gehiago, momentu historiko bakoitzaren zerbitzura jarri da beti gatazka politikoen aurrean soluzioak bilatu asmoz.

Orain arteko ibilbidea kontatzeko asmoz ikus-entzunezko hau egin dugu protagonisten ahotsetatik abiatuta proiektu kolektibo izaera emanez. Gure txori koloristak gizabanakoen eta kolektiboen eskubideen alde txioka jarraituko du.

GRABAZIO PROZESUA

2020ko udan elkartearen partaide izandako hainbat kide elkarrizketatu genituen haien ahotsetik 45 urte hauetan egindako lana zuzenean jasotzeko. Guztira 25 bat lagunek parte hartu dute elkarrizketa hauetan. Elkarteko kideez gain, belaunaldi eta eremu ezberdinetako pertsonak agertuko dira dokumentalean.

EDIZIOA ETA AURKEZPENA

Dokumentala urriaren 22an aurkeztu nahi dugu Gernikako Lizeo Antzokian, Gernikako Zine-Klubarekin elkarlanean. Momentu honetan dokumentalaren edizio prozesuan gaude.

ZERTARAKO DIRUA

Proiektuan izandako gastuak eta hainbat pertsonek egindako lana ordaintzeko bideratuko da. Borondatezko lanaz gain lan profesionala ere behar izan dugulako proiektua aurrera ateratzeko.

SARIAK

Telazko boltsak eta kamisetak Gernikan serigrafiatuko dira, Afro Euskal Herria-ren eskutik. Boltsa eta kamisetak ikusteko: "Gernikako txoria"

Gernika Batzordeak diktadura garaitik gaurdainoko bilakaera du. Bonbek txikitutako bizitza eta bizipen zatiak batu eta kontakizun kaleidoskopikoa eraikiz herri memoria egiten aritu da 45 urtez. Are ge...

Récompenses

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • AIPAMENA

    Aipamena dokumentalaren kredituetan eta www.guernicagernikara.eus webgunean

  • BOLTSA

    Telazko boltsa + Posterra + Aipamena (Sariak Gernikan banatuko dira)

  • KAMISETA

    Kamiseta + Posterra + Aipamena (Sariak Gernikan banatuko dira)

  • PACK-A

    Kamiseta + Telazko boltsa + Txoriaren pin-a + Posterra + Aipamena (Sariak Gernikan banatuko dira)

  • BIDALKETA (PACK-A)

    Kamiseta + Telazko boltsa + Txoriaren pin-a + Posterra + Aipamena + BIDALKETA PENINTSULARA

  • PROIEKZIO/HITZALDIA

    Dokumentalaren proiekzioa + Hitzaldi laburra + Aipamena

  • ELKARTE/ENPRESENTZAKO PACK-A

    5 Kamiseta + 5 Telazko boltsa + 5 Pin + 5 Poster + Aipamena