Finantziatuta
Euskara

LABA

Euskara eta euskal kulturarentzat gune bat sortzera goaz, Iruñeko bihotzean, Gazteluko plazan. Kulturgune bat, topagune bat, sorgune bat, gozagune bat. Eta denon ekarpenekin eraiki nahi dugu.

10000€Objectif
30000€Optimum
31770€ Collecté
-Amaituta

Euskara jalgi hadi Gazteluko plazara.

Bi aldeko ideia da. Agerikoena, bistakoa, kokapen fisikoarekin zerikusia duena: Iruñeko euskaldunon komunitatearentzako elkargunea sortzera goaz, non eta hiriaren bihotzean, Gazteluko plazan.

Alderdi sinbolikoa da bestea: bazterretik erdigunera eraman nahi dugu euskara. Ikusgarri eta entzungarri egin, erakargarri, eskuragarri. Jauzi bat eman nahi dugu, euskararen alde egotetik euskaraz egitera, baita ari garela ohartu gabe ere. Ez dugu gure burua aldiro justifikatu beharrik, askoz sinpleagoa da: Iruñean bizi gara, eta euskaraz bizi nahi dugu, euskaraz bizi gara. Hiriari aurrez aurre mintzatu, hiriari eman, eta hiritik hartu.

Hasteko, erabilera anitzeko espazio bat eraikitzera goaz, arkupeak babestutako lokal bat, eta plazara irekitako gunea. Euskaratik sortutako elkargune bat, euskarazko kultur emanaldietarako oholtza, sorkuntza produktuetarako saltokia, kafetegia. Eta bertan eta gure buruetan kabitzen diren beste hainbat gauza. Baina espaziotik harago doa ideia: izan dadila irradiazio gune, proiektu berrietarako abiapuntu, eta harremanetarako aitzaki. Bildu gaitzala, baina batez ere zabaldu. Krater bat irekitzera goaz, barreiatu dadin euskara hiri osora.

Aurrekoei lekukoa hartuta baina ideia berriekin gatoz, ilusioz gainezka, aukera berriak jomugan.

Eta zure laguntza behar dugu. Erronka ez baita makala: 30.000 euro lortu nahi ditugu, egitasmo honi lehen bultzada emateko. Diru-bilketa bat jarri dugu horretarako martxan, eta horren parte izatera gonbidatu nahi zaitugu. Baina ez dizugu sosa bakarrik eskatuko: partaide aktiboak ere behar ditugu, ideiak, proposamenak, eta proiektuak, etengabe birasmatzen den gunea izan dadin. Izan dadin esperientzia kolektibo bat, bizipen bat, gune bat baino gehiago. Ederragoa da dena auzolanean.

Energia eratu dugu urteetan. Eta lurpean borborka ari da magma hori. Eztanda egiteko unea da.

Erupzioa dator. Badator LABA.

www.laba.eus

 

Zer izanen da LABA?

Elkargunea

Euskaldunon komunitatearentzako -eta harengana hurbildu nahi duten guztientzako- espazio bat irekitzera goaz Iruñean. Erreferentziazko gune bat, elkar topatzeko, elkar ezagutzeko, elkarrekin egiteko, eta berriak batzeko. Elkarrekin izanda, gehiago izateko.

Erakusleihoa

Euskarazko kultur sorkuntza ugari eta kalitatezkoa da, eta dagokion tokia eman nahi diogu. Egon dadin hiriarentzat eskuragarri, ikusgarri, irisgarri. Hartu-emanetarako azoka bat, saltoki bat. Erakusleiho bat, begiratu gaitzaten, ikus dezagun.

Oholtza

Ehundik gora metro karratu, Iruñeko bihotzean, kultur emanaldietarako oholtza bilakatuta. Ehun metro karratu bete kontzertu, hitzaldi, liburu aurkezpen, ikastaro, zinema proiekzio, bertso saio, antzerki ikuskizun, tailer, dantzaldi, eta inspiraziorako hiru puntu suspentsibo.

Kafetegia

Gozamenetik eraiki nahi dugu euskaldunon gune berria, harremanak sortu eta garatuko diren espazioa izanen baita, edo ez da izanen. Bi espazio ditugu horretarako, arkupeak babestua bata, terrazakoa bestea. Elkartu eta elkarrekin urratsak ematen jarraitzeko gune bat, egongela bat Iruñeko egongelan. Kafetxo bat LABAn?

Laborategia

Amesteko, proiektu berriak gauzatzeko sare zabal bat. Zer behar dugu euskaldunok? Nola eginen dugu, norekin, noiz? Eguneroko beharretatik hasita ideiarik zoroenetaraino; esperimentatu eta egin, erori eta berriro altxa, ikasi eta egin. Hori guztia ere izan nahi du LABAk.

Nortzuk gara?

Pandemia bete-betean proiektu honen bueltan elkartu gara urratsak aurrera eman nahi zituen talde animoso bat. Zabala, kopuruz zein izaeraz. Euskararekin eta euskal kulturarekin beste proiektu batzuetan parte hartzen dugu askok, baina bagara euskalgintzaren egituretatik aparte zeuden beste asko. Gazteak gara asko, baina beteranoak ere bagara. Ez baikara zerotik sortu, baina infinitua dugu amets. Eta zurekin, gertuago izanen da.

Euskara jalgi hadi Gazteluko plazara. Bi aldeko ideia da. Agerikoena, bistakoa, kokapen fisikoarekin zerikusia duena: Iruñeko euskaldunon komunitatearentzako elkargunea sortzera goaz, no...

Récompenses

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • 20€

    - LABAn eginen diren emanaldietako baterako bi sarrera
    - Postala

  • 50€

    - LABAn eginen diren emanaldietako baterako bi sarrera
    - Postala
    - Poltsa

  • 100€

    - LABAn eginen diren emanaldietako baterako bi sarrera
    - Postala
    - Kamiseta

  • 200€

    - LABAn eginen diren emanaldietako baterako bi sarrera
    - Postala
    - Poltsa
    - Oier Zuñigak egindako lamina

  • 500€

    - LABAren inaugurazio galarako gonbidapenak eta aipamen berezia
    - Oier Zuñigak egindako lamina

  • Plus grande quantité

    - LABAren inaugurazio galarako gonbidapenak eta aipamen berezia
    - Oier Zuñigak egindako lamina