Kultura

LOA LOA, LAGUNA -Helduentzako sexu lo kantak-

Ekimen artistiko eszeniko bat da hau, non euskal lo kanta herrikoiak berreskuratu, eta horien bitartez sexu-energia landuko den. Disko baten grabaketa, bideoen sorkuntza eta zuzeneko ekitaldi bat izango ditu.

3000€Helburua
4000€Optimoa
1235€ Lortutakoa
22 DíasFaltan

NONDIK DATOR?

Lo kantak umetan entzuten ditugun abesti mota jakin batzuk dira, amaren bularrarekin eta magalarekin lotuak, babes eta segurtasun sentsazioa iradokitzen digutenak. Gehienetan nagusi egiten garen heinean entzuteari uzten diogu, eta bularra segurtasun espazio bat izan baino, sexu-espazio bilakatzen da; eta eremu tabu, gatazkatsu eta izkutatu beharreko bihurtzen da. 

Hausnarketa hau egin ondoren honako hau pentsatu nuen "Zergatik ez dut energia hau ikertzen hain lotua dagoen musika honen bitartez?"

NOLA?

Alde batetik, disko baten grabaketa egongo da, non lo kantak bilduta egongo diren. Azkueren Cancionero popular vasco bildumatik aukeraketa bat egin, eta abestien bertsioak egingo ditut. Kanta hauek CD batean egongo dira eskuragarri, baita online formatuan ere. 

Bestetik, sexu-energia, biziarena eta sorkuntzarena lantzen duten bideoak abesti bakoitzari lotuak egongo dira eta abesti bakoitzari lotuak egongo diren irudiak egingo ditut. Crowdfunding-ean parte hartzen duten pertsonentzat eskuragarri egongo dira performance, poesia bisual eta irudi jolas hauek.

Eta bukatzeko, aurreko guztia biltzen duen ekitaldi eszeniko bat egongo da: zuzeneko kantaldia, irudien proiekzioak eta muntaketa oso bat egin nahi ditut.

"Loa loa , laguna" proiektuari ekarpena eginez gero, aurretik azaldutako guztia gauzatzeko gastuetan lagunduko duzu (diskoaren grabaketa, bideoen edizio lana, materialak, produkzioa...).

HAUSNARKETA

Lo kantak hain dira samurrak, hain dira maitasunetik abestutako kantak, non beharrezkoa iruditzen zaidan egunerokotasunera ekartzea. Dena okerrera doala dirudien garai hauetan (bidegabekeriak agresibitatea, desorekak, biolentzia edonon sortzen den sasoi honetan) beharrezkoa dugu amaren magalera bueltatu, titiak ukitu, ahoratu eta lasaitzea; sakon arnastu eta maitasunaren bibrazio hedatzaileak gure gorputzaren parte guztiak garbitzen eta betetzen uztea; bizi eta sexu energia sortzailea askatzea, eta horren bitartez, ongizatea eta norberaren erreferentzia eta ahalduntzea eskuratzea, gauzak ongizate eta maitasunezko toki batetik egiteko; gorputz mota guztiak aniztasunetik ikustaraztea. Izan ginenaren, garenaren eta izango garenarengandik hurbilago egotea, aitortza bat egitea: datorrena zaintzeko, izandakoa ahaztu gabe eta espazioak zabalduz izango garena osasuntsuagoa eta libreagoa izateko. 

Desira guzti hauen fruitua da proiektu hau, baita elikatu, segurtasuna eman eta lasaitu gaituzten bularrei omenaldia ere.

SARE SOZIALAK

loaloalaguna proiektuaren instagrama

@maiderlasasantamaria instagram pertsonala

NOR DAGO HONEN ATZEAN

Maider Lasa Santamaría dut izena. Musika eta antzerki mundutik nator. Txikitatik abesbatza batean abestu dut, eta musika-kontserbatorioan biolinarekin hasi eta kantua egiten bukatu nuen. Gerora, sentitzen nuen hutsunea bete nahian, antzerkiarekin hasi nintzen. Gasteizen hasi, gerora Bartzelonara joan, eta NY-en ere egin dut formakuntzaren bat. Zurrunegiak egiten zitzaizkidan diziplinak pixka bat sakonago eta beste era batean ikertzen hasi nintzen, gorputzean oinarrituz: gorputzarekin gehiago konektatuz, gorputzari arreta jarriz eta, finean, neure gorputza aurkituz.

Ezagutu ditudan formazio esperientziekin guztiz bat ez egite horrek asko mugitzera eta asko frogatzera eraman nau. Antzerkiak, aktoretzak eta abeslaritza lirikoak niretzat ez zuen zentzurik gorputza eta emozioetatik banantuz gero. Horregatik dena nahasten hasi nintzen mugimenduan abestuz, dantzatuz eta antzeztuz, eta ikuspegi holistiko eta terapeutiko batera zabalduz.

Esan nezake artista sortzaile bihurtu naizela; edo agian, aspalditik datorkidan izaera da, beti izan baitut ideia pila bat burutik errealitatera pasatzeko desira eta indarra, gizarteari ekarpen eta zerbitzu bat eskaintzeko beharrari nire sorkuntza eta ni neu naizena eskaintzearen bitartez.

 

 

 

NONDIK DATOR? Lo kantak umetan entzuten ditugun abesti mota jakin batzuk dira, amaren bularrarekin eta magalarekin lotuak, babes eta segurtasun sentsazioa iradokitzen digutenak. Gehienetan nagusi e...

Ordainsariak

  • BOLON BAT

    DISKOA

  • BOLON BI

    DISKOA + KOADERNOA

    (bertan izango duzu kantak online entzun eta deskargatu ahal izateko QRa eta baita gainean eraman eta idatzi ahal izateko orriak)

  • BOLON HIRU

    DISKOA + KOADERNOA + KAMISETA

    (irudian azaltzen denaren antzekoa, proiekturen ikonografia izango denarekin: mota, kolore eta forma ezberdinetako titiak)

  • BOLON LAU

    DISKOA + KOADERNOA + KAMISETA + BIDEOAK

    (esteka bat non ikus-entzunezko material guztia eskuragarri izango duzun)

  • BOLON BOST

    ZUZENEKO EKITALDIA

    "Loa loa, laguna" ordubeteko kontzertua zure etxean, tabernan, aretoan, antzokian, gizarte etxean... egiteko aukera.

  • Kopuru handiago bat

    ZUZENEKO EKITALDIA

    "Loa loa, laguna" ordubeteko kontzertua zure etxean, tabernan, aretoan, antzokian, gizarte etxean... egiteko aukera.