Komunikazio proiektuak

MusikaZuzenean atari digitala egitera goaz

MusikaZuzenean atari digitalaren aro berria abiatzera goaz. 2010 sortu genuen egitasmoa eta 2020 urteko martxora bitartean sarean izan zen. Urtebeteko etenaldia eta gero, 2021ko irailean zintzilikatu nahi dugu

6000€Objectif
9000€Optimum
8705€ Collecté
-Amaituta

Duela urte bete inguru pandemia gurera iritsi zenenean, musika emanaldi guztiak bertan behera gertau ziren. Kasualidadez edo, une horretan bertan, www.musikazuzenean.com atari digitalak ere eztanda egin zuen barnetik. 2010 urtean abitu genuen egitasmoa, eta hamar urte eta gero, webgunea arazoak ematen hasi zen, eta bazpare, Off line jarri beharrean izan ginen.

Geroztik ez da sarean egon. Badakizue, gauza teknikoak! Urtebete eta gero esan dezakegu MusikaZuzenean atari berria sortzen ari garela. Euskal Herriko musika eszenak behar du agenda kontsultatzeko gune digital bat, eta hortara dator musikazuzenean webgune berria. Egitasmoa aurrera eramateko azken bultzada bat behar dugu, eta itsulapiko honen bidez eman nahi dugu azken pausoa.

2010 urteko urrian zintzilikatu genuen lehen aldiz www.musikazuzenean.con webgunea sarean, eta hamar urteetan zehar milaka zuzeneko emanaldien berri eman dugu gure agenda atalean. Astero astero, gure herrietan egiten diren emanaldiak zuen eskura jarri ditugu, gure musika eszena bizia zuen aukeren esku utziz. Urtebeteko etenaldiaren ondoren, berriz gatoz bueltan.

2021ko irailean zintzilikatu nahi dugu webgune berria, eta berriz ere, zuzeneko musikaren bozgorailu bilakatu. Eta horretarako zuen laguntza behar dugu.

Webguneaz gain, ugariak dira urte hauetan guztietan egin ditugun ekintza eta ekimenak. Hemen horietako batzuk.

DURANGOKO AZOKA
Durangoko Azokan Standa jartzen dugu urtero. Bertan, auto-ekoizpen bidez diskoa ateratzen duten musika talde eta bakarlariak biltzen ditugu, azokaren zirrikituetan barna, aukera bat emanez egitasmo berri eta auto-gestionatuei.

KONTZERTU AKUSTIKOAK
Urteak dira Jaialdi Akustikoak egiten hasi ginela. 2011 urtean egin genuen lehena Elorrion, eta geroztik, Andoainen, Oreretan, Urnietan eta Usurbilen egin ditugu. Guztira, formatu txikiko 50 egitasmotik gora batu ditugu emanaldi berezi hauetan.

TB SAIOA
Hamaika Telebistaren elkarlanean musika saio bat ekoizten dugu astero. Azken hiru urteetan, 144 saio burutu ditugu, elkarrizketa eta erreportajeen bidez Euskal Herriko enstegu lokaletan gertatzen dena pantaila handira ekarriz.

Duela urte bete inguru pandemia gurera iritsi zenenean, musika emanaldi guztiak bertan behera gertau ziren. Kasualidadez edo, une horretan bertan, www.musikazuzenean.com atari digitalak ere eztanda eg...

Récompenses

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • MILA ESKER

    100000 esker musikazuzenean egitasmoa sostengatzeatik.

  • KAMIXETA

    MusikaZuzenean kamixeta dotorea eta MusikaZuzenean atari digitalean egiten ditugun ekimen eta zozketetan parte hartzeko aukera.

  • USB KAXA

    2018 eta 2020 urte bitartean argitaratu diren 80 disko formatu digitalean biltzen dituen USB kaxa ederra eta gure kamixeta dotorea.

  • GARAGARDO KAXA

    Brew & Roll garagardo etxearekin elkarlanean egindako sei artisau-garagardo biltzen dituen kaxa eta MusikaZuzenean Tote Bag poltsa

  • KOLEKTIBOA

    Musika talde eta kolektibo ezberdinei bideratua.
    MusikaZuzenean lagun oparia, webguneko komunitate atalean linka, eta egiten ditugun ekimen eta ekintzetan (Durangoko azoka...) eskaintza bereziak.

  • Plus grande quantité

    Musika talde eta kolektibo ezberdinei bideratua.
    MusikaZuzenean lagun oparia, webguneko komunitate atalean linka, eta egiten ditugun ekimen eta ekintzetan (Durangoko azoka...) eskaintza bereziak.