Pribatutasun politika eta datuen pertsonalen babesa

Gaztelerazko bertsioa 2018-05-24ean eguneratuta dago, euskarazkoa baino berriagoa da. Euskarara itzultzen gabiltza, bitartean erabil berau Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesaren inguruko informazio eguneratua izateko. Barkatu eragozpenak.

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legea dela bide, jakinarazi nahi dizugu webgune honetako datu-bilketarako formularioen bidez ematen dituzun zuri buruzko datuak Itsulapikoa Elkartea-ren (IFK G71323232) datubase-fitxategi batera gehituko zaizkiola. Fitxategi horren xedea negozio-harremana kudeatzea eta gure zerbitzuei buruzko informazioa ematea da. 


Datuetarako sarbide-eskubidea, zuzentzeko eskubidea, aurka egiteko edo ezeztatzeko eskubidea erabili nahi baduzu, honako helbide honetara jo behar duzu: Aitasemegi auzoa, Eguzkileku etxea eskuina, 31754 Goizueta (Nafarroa), edo bestela, mezu elektronikoa bidal dezakezu helbide honetara: info@itsulapikoa.eus.

Erabiltzaile datuei dagokienean, erabiltzailearen gunera sartuz gero zuk zeuk ere kontua bertan behera utz dezakezu noiz nahi, edo zure profileko datuak molda ditzakezu.

Ulertuko da datuak ematen dituen pertsonak bere buruari buruz ematen dituela eta egiazkoak direla, eta 14 urte baino gehiago dituela; izan ere, datuen babeserako araudiari atxikita, norberari buruzko datuak emateko aukera ematen die legeak 14 urtetik aurrerako adin txikikoei; beti ere, beste senitartekoren baten datuak ez badira; baina gomendioa ematen die datuak osatu eta Itsulapikoari-i bidali aurretik, erabaki horren berri gurasoei edo legezko ordezkariei ematea.

Era berean, webgunearen bidez Itsulapikoak eskaintzen dituen zenbait zerbitzutara jotzeko Erabiltzaile erregistratu izan behar da; eta erabiltzaile erregistratu izateko hainbat datu eman behar dira. Datu horiei lehen aipaturiko izaera pertsonaleko datuen erabilerari buruzko tratamendua emango zaie.
Dena dela, eta webguneko erabiltzaile erregistratu izaera hartzen denetik pasahitza edukiko da. Pasahitza pertsonala, sekretua, besterenezina izango da eta ez da beste erabiltzaile edo pertsonekin partekatuko, datu basean norabide bakarreko zifraketar erabiliz gordeko dira inortxok ere ezin dezan irakurri; Erabiltzailea identifikatzen duelako bitarteko horretan. Erregistraturiko erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko du pasahitza lapurtu diotelako susmoa, hura blokeatu eta berehala aldatu ahal izateko. Pasahitza partekatzea edo haren konfidentzialtasuna bermatzeko segurtasun neurririk ez gordetzeak, edozein kasutan, norberarena ez den pasahitza erabiltzeagatik beste inor datuetara sartu izanak eragin ditzakeen erantzukizunetik libre uzten du Itsulapikoak.