Finantziatuta
Kultura

IDI-GOSEA fanzinea eta erakusketa

Nerbio-bulimiaren eta elikadura-jokabidearen nahasmenduaren (EJN) inguruko informazio bilduko dituen fanzine bat eta fanzinetik eratorritako erakusketa.

3000€Minimoa
6000€Optimoa
3170€ Lortutakoa
-Amaituta

< Proiektuaren deskribapena

*EJN: Elikadura-jokabidearen nahasmendua

Idi-gosea bi hanka dituen proiektua da: fanzine bat eta fanzinetik eratorriko den erakusketa. Fanzinearen barruan EJNaren inguruko informazioa agertuko da; datuak, motak, zergatiak eta ondorioak. Hitz gutxitan esanda, gizakiak janariarekin duen harremana landuko da, eta nerbio bulimiaren atalean jarriko dugu arreta. EJN-k jota dauden pertsonen egunerokotasunaren bizipenen inguruko lehen mailako informazioa eskainiko da, collage eta irudien bitartez lagunduta.

Nola lagundu EJN daukan pertsona bat? Nola bizi EJN daukan pertsona batekin? Nola lagundu EJN bat zeharkatzen ari den pertsona bat? Zein arrisku ditu osasun fisiko zein mentalerako?

 

< Helburuak

• Elikadura-jokabidearen nahasmenduei ikusgarritasuna ematea.

• Bulimia duen gaixo batek bizi eta sentitzen duena ezagutaraztea.

• Gizarte-laguntza bultzatzea.

• Gaixoak laguntza bilatzera bultzatzea.

 

< Zergatik EJNei buruz?

EJNak buru gaixotasun isilak eta larriak dira. Nerabeen %11k elikadura-jokabidearen nahaste bat izateko arriskua du, eta nerabeen artean ohikoenak diren hiru gaixotasun kronikoen artean kokatzen dira. Gainera, gero eta pertsona gazteagoengan agertzen dira: azken lau urteetan %15 igo dira, 12 urtetik beherakoetan.

 

< Eta COVID-19aren ondorioak?

ANAR Fundazioak 2020an aurkeztutako txostenaren emaitzetan ikusten denez, adingabeen artean COVID-19 delakoaren ondorio psikologikoak areagotu egin dira: %826,3 igo da kasuen kopurua konfinamenduaren ondoren. Oso zaila da jaki-jokabidearen nahastearen aurka borrokan ari diren pertsonen kopuruari buruzko datu zehatzak jakitea; pertsona asko baitira tratamendu bila ez dabiltzanak edo inoiz diagnostikorik jaso ez dutenak, bai gaixotasuna ezagutzen ez dutelako edo onartzen ez dutelako, bai sistema publikora iristeko zailtasunak dituztelako, edo tratamendu pribatua ordaindu ezin dutelako.

 

< Zergatik bultzatu proiektu hau?

EJNen ikusgarritasuna ezinbesteakoa da. Izan ere, azken ikerketen arabera, erabat sendatutako pazienteen proportzioa %68tik %84ra igotzen da, jarraipeneko urteak luzatzen badira. Gaixoak laguntza bilatzen badute, EJN daukaten pertsonen kopurua murriztu ahalko da.

 

< Zer egingo da diru-laguntzarekin?

Proiektu honen helburua fanzinetik eta erakusketatik haratago doa. EJNaren inguruko informazioa ahalik eta pertsona gehiagorengana heltzea da helburua. Hori dela eta, hautatu da fanzinearen formatua. Historikoki informazioa eskuz-eskuko hedatzeko modua izan delako, eta fanzinea ikastetxeetara, gizarte etxeetara eta Euskal Herriko txoko anitzetara helelaraziko delako.

 

Diruak ez dezala ezagutza mugatu!

&lt; Proiektuaren deskribapena *EJN: Elikadura-jokabidearen nahasmendua Idi-gosea bi hanka dituen proiektua da: fanzine bat eta fanzinetik eratorriko den erakusketa.&nbsp;Fanzinearen barruan EJN...

Ordainsariak

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • Zozketan parte hartzeko boletoa

    Saria: Kartelak (fanzinezko irudiak A3an), telazko poltsa, hizketaldi baterako gonbidapena eta fanzinea.

  • Kartelak

    Fanzinezko irudiak.

  • Telazko poltsa

    Fanzinezko irudi batekin alde batetik eta bestetik esaldi bat.

  • Hizketaldi baterako sarrera

    EJN daukan pertsona baten ahotik informazioa gertutik ezagutu ahal izateko.

  • Fanzinea

    Fanzine artistiko zein informatibo bat.

  • Zure ikaskuntzarako

    Hizketaldi baterako sarrera + fanzine bat.

  • Esku-zabala

    Sari guztiak.

  • Kopuru handiago bat

    Sari guztiak.