Euskara

50 URTE, 11 ISTORIO

Arturo Campion euskaltegiak 50 urte beteko ditu aurten eta zuen laguntza behar dugu urteurrena behar bezala ospatzeko!

El euskaltegi Arturo Campion cumple 50 años, ayúdanos a celebrarlo como se merece


7000€Mínimo
10000€Óptimo
8160€ Recaudado
-Finalizado

Arturo Campion euskaltegiak 50 urte beteko ditu, eta hori ospatzeko hainbat proiektu daukagu buruan, horien artean ipuin-bilduma bat eta dokumental bat argitaratu, eta Iruñeko Orfeoiarekin eta Kalakanekin kontzertu ederrra. Iruñerriko 11 idazle eta 11 ilustratzaileren laguntzaz eginen dugu liburua, eta dokumentalean 50 urteotako ibilbidea laburbilduko dugu hainbat elkarrizketen bidez.

Erronka handia da; 10000 euro lortu nahi ditugu! erronka are handiagoa da garai zail honek utzi digun egoera ekonomikoa ikusita. Horrexegatik da ezinbestekoa zuen laguntza. Lagundu gaitzazu, egin ekarpenak, eta zabaldu gure egitasmoa ahal bezain beste senide eta lagunen artean. Bakoitzak ahal duena eginez gero, Arturo Campion euskaltegiak merezi duen urteurrena ospatuko dugu denon artean, eta urtemugaren oroigarri ederra izanen dugu. Arturo Campion euskaltegia beti izanen da zuen euskaltegia, ikasle eta irakasleon etxea, Iruñerriko euskalzale guztien etxea, elkar gaitezen beste behin ere denon artean proiektu ederra gauzatzeko.

Sariak

Zuen ekarpenek garrantzi handia dute guretzat, eta horiek eskertzeko honako sariak prest ditugu zuendako:

  • Urteurreneko kamiseta. Urteurreneko logoarekin aterako ditugun kamiseta dotoreak.

  • Interneten dokumentalaren aurrestreinaldia ikusteko aukera.

  • Eskerrak. Zure izena liburuaren eskerretan eta dokumentalaren kredituetan agertuko da.

  • Liburua. 50 urte, 11 istorio liburua bidaliko dizugu.

  • San Arturorako txartela. Ikasturtearen amaieran eginen dugun bazkarira gonbidatuko zaitugu.

  • Poltsa. Urteurreneko logoarekin eginen dugun poltsa.

  • Euskaltegiarekin harreman handia duen erlezain batek emandako Nafarroako Ezti Ekologikoa

Liburua

Liburua Iruñerriko hainbat idazle eta marrazkilarik eginen dute, eta beti eskertuko diegu proiektu honetan musutruk parte hartu izana. Hala ere, inprimaketa eta maketazio lana ez da merkea. 2500 eurotik gorako aurrekontua dugu horretarako.

 

Talde anitza osatzen saiatu gara, euskaldunberriak, irakasleak, ibilbide luzeko egile profesionalak, eskarmentu txikiagoa duten egile gazteak... Euskaltegiarekin harremana duten 11 istorio kontatuko digute egileek eta istorio bakoitzari marrazki bat eginen dio ilustratzaileetako batek. Hauexek dira 11 istorio hauek kontatzen lagunduko diguten artistak:

 

ESTI MARTINEZ DIAZ DE CERIO

JOSU SANZ

ANE ABLANEDO

ASISKO URMENETA

ANDER PEREZ

ARITZ IRI

IKER TUBIA

OIER ZUÑIGA

PATXI LARRION

BELATZ

PEIO ARDAIZ

OROZ

REYES ILINTXETA

ZALDIEROA

ALBERTO LADRON

LEIRE URBELTZ

MIREN EPALTZA

EXPRAI

ELIXABETE GARMENDIA

GARAZI LASA

XABIER OLIDEN

 

 

Bideoa

Bideoan euskaltegiaren ibilbidea laburbiltzen saiatuko gara. 5 hamarkada hauetan hemen ibilitako jendearen testigantzak izanen dira dokumentalaren haria, nondik gatozen eta nora joan nahi dugun azalduko dugu bideo honen bidez. Honek ere ez du aurrekontu makala eta 3000 eurotik gora beharko dugu dokumentala gauzatzeko.

Aurreikusitako egutegia

Nola liburua hala bideoa urtarrilean aurkezteko asmoa daukagu, hori dela eta, abendua baino lehen lortu nahiko genuke diru kopuru guztia.

Aipatutako sariak ere urtarriletik aurrera banatuko ditugu.

Arturo Campion euskaltegiak 50 urte beteko ditu, eta hori ospatzeko hainbat proiektu daukagu buruan, horien artean ipuin-bilduma bat eta dokumental bat argitaratu, eta Iruñeko Orfeoiarekin eta...

Recompensas

El periodo para hacer aportaciones no está abierto
  • 10 EURO

    Donación para colaborar con el proyecto

  • 15 EURO

    - Link para poder ver el preestreno del documental en internet

  • 30 EURO

    - Link para poder ver el preestreno del documental en internet
    - Nombre en los créditos del documental
    - Nombre en los agradecimientos del libro

  • 50 EURO

    - Link para poder ver el preestreno del documental en internet
    - Nombre en los créditos del documental
    - Nombre en los agradecimientos del libro
    - Libro "50 URTE 11 ISTORIO"

  • 100 euro

    - Link para poder ver el preestreno del documental en internet
    - Nombre en los créditos del documental
    - Nombre en los agradecimientos del libro
    - Libro "50 URTE 11 ISTORIO"
    - Camiseta y Bolso del 50º aniversario

  • 200 EURO

    - Link para poder ver el preestreno del documental en internet
    - Nombre en los créditos del documental
    - Nombre en los agradecimientos del libro
    - Libro "50 URTE 11 ISTORIO"
    - Camiseta y Bolso del 50º aniversario
    - Txartela para la comida de San Arturo
    - Un bote grande de Miel Ecológica de Nafarroa