Kultura

ADUR (Euskal Erdi Aro mitologikoan girotutako rol jokoa)

ADUR istorioak asmatzeko rol jokoa da, eta Euskal Erdi Aro mitologikoan girotuta dago. Istorioaren barruan jokalari bakoitzak pertsonaia bat irudikatuko du.

2000€Mínimo
4000€Óptimo
4604€ Recaudado
-Finalizado

Zer da ADUR?

ADUR istorioak asmatzeko rol jokoa da, eta Euskal Erdi Aro mitologikoan girotuta dago. Bertan Nafarroako Erresuma, basajaunak, lamiak, Mari, eta beste hainbat izaki miresgarri agertzen dira. Istorioaren barruan jokalari bakoitzak pertsonaia bat irudikatuko du eta horregatik jolasteko modu honi rol jokoa esaten zaio.

Norentzat da egokia ADUR?

Istorioak asmatzeko joko honek arau errazak ditu, edozein adineko jokalariek jolastu dezakete eta bai rolean adituak bai hasiberriak direnentzat egokia da. Jokoa taldean jolasten da, 3-6 lagunen artean. Jokalari batek Gidariaren lana egingo du, eta besteek asmatutako pertsonaiak irudikatuko dituzte.

Nolakoa izango da jokoaren formatoa?

Jokoaren edukiak liburu batean datoz, koloreduna dena, marrazkiduna eta A4 tamainakoa, tapa gogorrekin. Liburuarekin batera metalezko bost txanpon berezi jasoko dituzu, jolasteko beharrezkoak direnak.

Zergatik babestu proiektu hau?

ADUR rol jokoak euskal kultura sustatzea du helburu. Euskaraz jolastuz eta hitz eginez istorioak asmatzean datza, eta jokoan Euskal Historia, mitologia eta kondairak era dibertigarrian jorratzen dira.

Zeintzuk dira liburuaren edukiak?

Liburuak hiru atal ditu: Jokalariaren Liburua, Gidariaren Liburua eta Adur Txangoak.

1. Atala: Jokalariaren Liburua

Jokalariak atal honetan jolasteko behar dituen gauza guztiak aurkituko ditu: jokoaren arauak, pertsonaiak sortzeko jarraibideak, pertsonaientzako baliabideak, armak, sorginkeriak eta baita bakarka jolasteko Adur txango bat ere!

2. Atala: Gidariaren Liburua

Atal honetan jokoa gidatuko duen jokalariak, hau da Gidariak, baliabide eta lanabes ugari aurkituko ditu saioak zuzentzeko. Osagai hauen artean hauek ditugu: Euskal Erdi Aroko giroa, Euskal Izaki eta Jainkosak, Leku eta Objektu miresgarriak, Bidaiak, eta gauza gehiago. Osagai horiek erabiliz, Gidariak Adur txango berriak ere prestatu ahal izango ditu.

3. Atala: Adur txangoak

Atal honetan aurretik prestatutako hainbat Adur txango daude, itxaron gabe jolasten hasi ahal izateko. Horiekin batera, aurretik prestatutako hainbat Pertsonaien fitxak ere badatoz. Horiekin guztiekin, saio bikain ugari jolasteko aukera izango duzue!

ZUZENEKO AURKEZPENA, Maiatzak 21, 22:00-tan

Eskerrik asko hor egon zareten guztioi!

Zer da ADUR? ADUR istorioak asmatzeko rol jokoa da, eta Euskal Erdi Aro mitologikoan girotuta dago. Bertan Nafarroako Erresuma, basajaunak, lamiak, Mari, eta beste hainbat izaki miresgarri age...

Recompensas

El periodo para hacer aportaciones no está abierto
  • Hegoaldeko Gerlariaren aukera

    Ekintzetara jo nahi duzu zuzenean eta bestelako gauzekin ez duzu astirik galdu nahi.
    Fardel honetan ADUR jokora jolasteko behar duzun guztia eskuratuko duzu.
    Edukiak: Liburua eta metalezko 5 txanpon.
    Prezioa: 39 euro + bidalketa gastuak.
    Hegoaldera bidalketa gastuak 5 euro dira.

  • Iparraldeko Gerlariaren aukera

    Ekintzetara jo nahi duzu zuzenean eta bestelako gauzekin ez duzu astirik galdu nahi.
    Fardel honetan ADUR jokora jolasteko behar duzun guztia eskuratuko duzu.
    Edukiak: Liburua eta metalezko 5 txanpon.
    Prezioa: 39 euro + bidalketa gastuak
    Iparraldera bidalketa gastuak 13 euro dira.

  • Hegoaldeko Sorginaren aukera

    Adurraren jakintza, Natura zaintzea eta Izaki Miresgarriak maite dituzu.
    Fardel honetan, jolasteko behar diren liburua eta metalezko 5 txanponak jasotzeaz gain, Izaki Miresgarrien hamar lamina eskuratuko dituzu, Adur joko saioetan edo etxean apaingarri bezala erabili ahal izateko.
    Prezioa: 49 euro + bidalketa gastuak.
    Hegoaldera bidalketa gastuak 5 euro dira.

  • Hegoaldeko Jauntxoaren aukera

    Zure lurrak eta zure menpe daudenak zaintzearen truke, txanpon gehiago eskuratu nahi dituzu.
    Fardel honetan, jolasteko behar diren liburua eta metalezko 5 txanponak jasotzeaz gain, saioetan oso erabilgarri suertatuko zaizkizun hainbat baliabide eskuratuko dituzu: inprimatutako pertsonaien fitxak, zenbait mapa eta beste 5 txanpon.
    Prezioa: 49 euro + bidalketa gastuak.
    Hegoaldera bidalketa gastuak 5 euro dira.

  • Iparraldeko Sorginaren aukera

    Adurraren jakintza, Natura zaintzea eta Izaki Miresgarriak maite dituzu.
    Fardel honetan, jolasteko behar diren liburua eta metalezko 5 txanponak jasotzeaz gain, Izaki Miresgarrien hamar lamina eskuratuko dituzu, Adur joko saioetan edo etxean apaingarri bezala erabili ahal izateko.
    Prezioa: 49 euro + bidalketa gastuak.
    Iparraldera bidalketa gastuak 13 euro dira.

  • Iparraldeko Jauntxoaren aukera

    Zure lurrak eta zure menpe daudenak zaintzearen truke, txanpon gehiago eskuratu nahi dituzu.
    Fardel honetan, jolasteko behar diren liburua eta metalezko 5 txanponak jasotzeaz gain, saioetan oso erabilgarri suertatuko zaizkizun hainbat baliabide eskuratuko dituzu: inprimatutako pertsonaien fitxak, zenbait mapa eta beste 5 txanpon.
    Prezioa: 49 euro + bidalketa gastuak.
    Iparraldera bidalketa gastuak 13 euro dira.

  • Hegoaldeko Erregearen aukera

    Dena baino gutxiagorekin ez zara asetuko, eta ez duzu utziko besteek zurea dena berenganatzerik.
    Fardel honetan, jolasteko behar diren liburua eta metalezko 5 txanponak jasotzeaz gain, Izaki Miresgarrien hamar lamina, inprimatutako pertsonaien fitxak, zenbait mapa eta beste 5 txanpon ere eskuratuko dituzu. Gainera, jokoaren egileak idatziko dizun gutuna jasoko duzu.
    Prezioa: 59 euro + bidalketa gastuak.
    Hegoaldera bidalketa gastuak 5 euro dira.

  • Iparraldeko Erregearen aukera