Komunikazio proiektuak

'Kaxa', gazte mugimenduen urtekaria 2017-2018

Euskal Herriko gazte mugimenduetan 2017-2018 ikasturtean egindako borroken berri emango dugu aurten ere Topatu gazte komunikazio proiektuak osaturiko 'Kaxa' gazte mugimenduen urtekarian.

1500€Mínimo
2000€Óptimo
1519€ Recaudado
-Finalizado

Mobilizazioak, asanbladak, proiektuak, protestak, gogoetak eta ametsak. Askotarikoak dira gazte mugimenduek ikasturte batez emandako pausoak. Eta horiek guztiak liburuxka batean bilduko ditu Kaxa gazte mugimenduen urtekariak. Gazte mugimenduen kutxa ireki eta modu pausatuan barruan dagoena aztertzeko, baita objektuak bertatik atera eta egunerokotasunean erabiltzeko ere.

Euskal Herriko gazte mugimenduetan 2017-2018 ikasturtean egindako borroken berri emango dugu aurten ere Topatu gazte komunikazio proiektuak osaturiko Kaxa gazte mugimenduen urtekarian. Erreportaje, irudi, kronologia eta iritzi artikuluen bidez osatuko dugu gazte mugimenduen Kaxa. Zabaldu, kuxkuxean ari eta nahieran erabiltzeko.

NOR GARA?

Euskal Herriko gazte mugimenduei ahotsa emateko asmoz egiten du lan egunerokotasunean Topatu Euskal Herriko gazteen komunikazio proiektu parte-hartzaileak. Urtean zehar nagusiki topatu.eus webgunearen eta sortzen ditugun bideoen bitartez komunikatu arren, arnas luzeagoko lanak ere egiten ditugu: horren adibide dira Tximeletak, Arrakala eta Gure Kabuz ala Hil dokumentalak, baita iaz lehenengo aldiz argitaratu genuen gazte mugimenduen urtekaria ere. Gazte mugimenduen berri modu pausatuagoan emateko aukera ematen digute halako euskarriek, baita gazte mugimenduentzako tresna izateko ere.

ZER DA ‘KAXA’?

Iaz argitaratu genuen lehen aldiz gazte mugimenduen urtekaria, eta aurten ere erronka horri eutsi nahi diogu, forma eta eduki berriekin. 2017-2018 ikasturtean Euskal Herriko gazte mugimenduetan gertaturikoen berri emango du Kaxa gazte mugimenduen urtekariak. Horretarako, hainbat irudi, kronologia, erreportaje, argazki galeria eta erreportaje bilduko ditugu koloretako liburu batean.

Forma eta ordena ezberdinak izanda ere, aurten ere hiru atal izango ditu urtekariak:

  • Hilekoa: hilabete bakoitzean gazte mugimenduetan gertaturiko gertakari garrantzitsuenak bilduko ditugu, egunez egun.
  • Sakonean: Erreportaje sakonak egingo ditugu ikasturtean zehar pil-pilean izandako gaiei eta sorturiko proiektuei buruz. Aurtengoan, besteak beste, martxoak 8ko olatu feminista, gazte prekarietatea, gazte sortzaileak eta Blai gazte telebistaren proiektua landuko ditugu sakonean.
  • Etxeko uzta: Topatu.eus webgunean sorturiko eduki berezienen bilduma osatuko dugu ‘etxeko uzta’ atalean: argazki galeriak, iritzi artikuluak, bitxikeriak…

EKARPENAK

Kaxa gazte mugimenduen urtekariari ekarpena eginez proiektua aurrera ateratzen lagundu eta urtekaria aurrez eskuratzeko aukera izango duzu. Durangoko Azokarako aterako dugu labetik Kaxa, eta bertan izango duzu urtekaria bera zein bestelako ekarpenak jasotzeko aukera.

Era berean, Kaxa gazte mugimenduen urtekaria crowdfunding honen bitartez eskuratuz, liburua merkeago eskuratzeko aukera izango duzu. Urtekaria taldean eskuratzeko aukera ere izango duzu, zure gaztetxe edo gazte mugimenduetarako errazago eskuratu ahal izateko.

JASO ETA ZABALDU

Kaxa gazte mugimenduen urtekaria eta bestelako opariak Durangoko Azokan izango dituzu eskuragai, abenduaren 5etik 9ra bitarte, Txakur Gorriarekin batera jarriko dugun postuan. Banaketa errazte aldera, opariak bertan jasotzea eskertuko genizuke. Durangoko Azoka pasatuta bestelako bideak jarriko ditugu martxan falta diren urtekariak banatzeko.

Behin Kaxa eskuratuta, ez ahaztu: zabaldu, kuxkuxean ari eta erabili nahieran!

Bagara, elkarrekin gara!

Sentitu, pentsatu, egin… eta adierazi!

Mobilizazioak, asanbladak, proiektuak, protestak, gogoetak eta ametsak. Askotarikoak dira gazte mugimenduek ikasturte batez emandako pausoak. Eta horiek guztiak liburuxka batean bilduko ditu Kaxa gazt...

Recompensas

El periodo para hacer aportaciones no está abierto