Komunikazio proiektuak

KLAK Gazte Ahotsa

Egin KLAK! Gazteon ahotsaren ispilu izango den proiektua martxan jartzen ari gara, lagunduko diguzu?

7000€Mínimo
10000€Óptimo
8545€ Recaudado
9 horasQuedan

Buruarin batzuk omen gara, ez omen dugu kontzientziarik, ez omen dugu ingurukoengan pentsatzen. Egunean titular bat, bi, hiru… arduragabeak, mimatuak, alperrak… Guri buruz ari dira behin eta berriz. Titular guztiak guri buruz dira, baina ez digu inork ezer galdetu.

Ahotsa kendu digute bai, baina inoiz eman al digute ala? 
Ez al genuen aspaldi ikasi gure kabuz hitz egiten?
Irratiak itzali eta mikrofonoak pizten,
Telebistak estali eta kaleetara jeisten?

Eta esateko? Denetik dugu esateko!

ZER DA KLAK?

Klak gazteon ahotsa da, gure mundua kontatzeko jaio den proiektu berria. Gazteok badugu zer esan, eta inork ez digunez mikrofonorik emango, guk geuk hartuko dugu.

Klak jarrera bat da, ematen digutenaren aurrean begirada kritikoa izatea, ahaldundu eta ahots propioz hitz egitea, iritziak partekatzea, pentsatzea, gozatzea, zalantzan jarri eta erantzunak bilatzea, elkarrekin.

Klak ekintza da, mundu berriak amestea, borroketan ekarpena egiteko tresna, kontatzea, xuxurlatzea, oihu egitea.

Baina batez ere, Klak gaztea da. Gurea da, gu geu gara Klak. Eta Euskal Herriko gazteon ispilua izango da, guk ere badugulako zer esan.

Orduan, zer da Klak? Ba guk izatea nahi duguna.

Ikusi aurkezpen osoa hemen:
 

BAINA NOLA EGIN GUZTI HAU?

Zure laguntza behar dugu

Klak guztiok izango bagara, guztion laguntzaz izango da. Horregatik, crowdfunding kanpaina bat abiatu berri dugu, proiektua martxan jarri eta amesten dugun hortara iristeko.

Proiektu guztien atzean dago gustatzen ez zaigun baina ezinbestekoa den alderdi ekonomikoa. Norberak ahal duen neurrian ekarpena eginez iritsiko gara proiektu berria martxan jartzeko behar ditugun 7000€etara. Eta trukean, opariak eta doako bazkidetzak jasoko dituzu, eta batez ere Klak-en parte izatearen harrotasuna.

Zure ekarpenarekin materiala, webgunea eta aurrera begirako beharrak ordainduko ditugu. Beraz mila esker aldez aurretik!

Gainera, ez galdu proiektuari buruzko berririk, eta jarrai gaitzazu webgunean zein sare sozialetan:
www.klak.eus

Instagram: @egin_klak

Twitter: @egin_klak

Facebook: Klak Gazte Ahotsa

Youtube: Klak Gazte Ahotsa

Tik-tok: @egin_klak

Denok batera egingo dugu KLAK!

Animatu eta hartu parte bilketan!

Buruarin batzuk omen gara, ez omen dugu kontzientziarik, ez omen dugu ingurukoengan pentsatzen. Egunean titular bat, bi, hiru… arduragabeak, mimatuak, alperrak… Guri buruz ari dira behin...

Recompensas

  • KLK #

    10€-ko ekarpena.
    Mugikorrerako euskarria eta hilabete bateko harpidetza opari!

  • KLK @

    25€-ko ekarpena.
    Bluetooth borgozgorailua eta bi hilabeteko harpidetza opari!

  • KLK !

    50€-ko ekarpena.
    Bluetooth entzungailuak eta hiru hilabeteko harpidetza opari!

  • KLK K

    60€-tik gorako ekarpena.
    Proiektua hauspotzeko ekarpen kolektiboa.
    Bannerrak edo publizitatea paratu eta asanbladetan parte-hartzeko aukera

  • Una cantidad superior

    60€-tik gorako ekarpena.
    Proiektua hauspotzeko ekarpen kolektiboa.
    Bannerrak edo publizitatea paratu eta asanbladetan parte-hartzeko aukera