Financiado
Mugimendu sozialak

Zaindu maite duzun hori!

Aurreko jaiak egin ezin izanak sortutako zulo ekonomikoari aurre egiteaz gain, Deustu berriz kolorez eta biziz betetzeko diru bilketa jarri dugu martxan.
Denok gara ezinbesteko, zaindu maite duzun hori!

6000€Mínimo
15000€Óptimo
6652€ Recaudado
-Finalizado

Pandemiaren ondorioz martxoaren erdialdean ezarritako itxialdiak Deustuko jaiak bete-betean hartu zituen. Jaiak bertan behera utzi beharraren albistea jaso genuenerako, txosnak montatuta, txandak banatuta eta herria apaindua zeuden. Kasik txupina eskuan eta zapia lepoan genituen.

Momentu hartako tristura lan bilakatu genuen, eta egun gutxitara, Deustuko Jai Batzordetik Zaintza Sarea abiatu genuen, elkartasuna eta elkarzaintza hedatuz, Koronabirusak areagotzen zuen krisi egoerari era kolektiboan erantzuteko. 150 auzokide inguru elkartu ginen, ez gintezen berriro ere langileak eta auzokideak izan ondorio latzenak ordaintzen genituenak. Hori horrela, behar zutenei erosketak egin edota haur zein umeentzako marrazkiak online plataforman eskuragarri jarri ziren. Halaber, deustuarren berrogeialdia dibertigarriagoa eta atseginagoa egiteraren premiarekin, plataforma digitalean zuzenekoak egin zein bideoak eskegi ziren. Bertan eskaintza kulturala (kontzertuak, bertso saioak,...), kirol saio desberdinak (zumba klaseak, …), sukaldaritza tailerrak zein zientzia esperimentuak zabaldu ziren.

Hilabeteak pasata, birusa hobeto ezagutzen dugu, eta 2021eko martxoan egoera dena dela, Deustuko Jaiak ospatuko ditugu, betiere, osasun neurriak irizpide izanik. Egoerak, baina, urteroko jaien eredua berrasmatzea eskatzen du, eta jai-eredu deszentralizatuago bat antolatu beharko dugu, herritarrak elkartzeko aukerarekin, baina uneoro denok leku berean pilatzera eramango ez gaituena. Deustuko txoko askotan kultur-, aisi- eta kirol-eskaintzak egin nahi ditugu, iskinaz iskina musika, magia, dantzak eta barreak topatuz.

Halaber, Deustuko Jaiez gain, urtean zehar Deustuko herritar orori aisirako eskaintza ematea ezinbestekoa da, gehien bat bizi ditugun momentu latz hauetan. Horretarako, eta martxoan sortutako Zaintza Sarearen helburu eta ekimenarekin ez gelditzeko, ezinbestekoa ikusi dugu diru bilketa hau martxan jartzea. Aurreko jaiak egin ezin izanak sortutako zulo ekonomikoari aurre egiteaz gain, Deustu berriz kolorez eta biziz betetzea dagokigu eta hori guztion artean eraman behar dugu aurrera, bakoitzak ahal duen neurrian bere alea jarriz. Denok gara ezinbesteko!

Zaindu Deustuko Jai Batzordea, zaindu maite duzun hori!


KOSTUEN AURREIKUSPENA

  • Aurreko jaietako zorra: COVID-19ak sortutako egoerak behartuta 2020ko jaietarako azpiegitura guztia prest zegoela horiek bertan behera utzi behar izan genituen. Horren ondorioz, sortutako zorra kitatzeko beharrezko dirua.
  • Oinarrizko likidezia 2021: 2021ean egin nahi diren jarduerak (jai seguruak barne) antolatzeko behar diren inbertsioak egin ahal izateko eskuragarri izan beharreko gutxieneko diru kopurua.
  • Guneen dibertsifikaziorako saila: osasun neurriak bete ahal izateko jaietan antolatutako eskaintza eta jarduerak era sakabanatuan egin beharko dira. Horrek, ohi baino gune gehiago muntatzeko beharra ekarriko du. Beharrezko azpiegitura gehigarri horrek sortutako gainkostua betetzeko diru-saila da hau.
  • Jarduera soziokultural gehigarriak: hemendik aurrearko eskaintzaren nolakotasuna gaitasun ekonomiko zein komunitarioek baldintzatuko dute. Sail honetan era guztietako jarduera soziokulturalak sustatzeko diru kopuru gehigarriak biltzen dira.

 

Kontzeptua Kostua
Aurreko jaietako zorra 3 500 €
Oinarrizko likidezia 2021

1 000 € - 5 000 €

Guneen dibertsifikaziorako saila 1 000 € - 4 000 €
Jarduera soziokultural gehigarrietarako saila 500 € - 2 500 €
GUZTIRA 6 000 € - 15 000 €

 

 


 

 
Pandemiaren ondorioz martxoaren erdialdean ezarritako itxialdiak Deustuko jaiak bete-betean hartu zituen. Jaiak bertan behera utzi beharraren albistea jaso genuenerako, txosnak montatuta, txandak bana...

Recompensas

El periodo para hacer aportaciones no está abierto
  • ZAINDU

    Mosaiko erraldoian izen abizenekin aipamen berezia izateko aukera.

  • MAITE

    Mosaiko erraldoian izen abizenekin aipamen berezia izateko aukera +
    "Zaindu maite duzun hori" edalontzi berrerabilgarria

  • DUZUN

    Mosaiko erraldoian izen abizenekin aipamen berezia izateko aukera +
    "Zaindu maite duzun hori" edalontzi berrerabilgarria +
    Deustuko Jaietako zapia

  • HORI

    Mosaiko erraldoian izen abizenekin aipamen berezia izateko aukera +
    "Zaindu maite duzun hori" edalontzi berrerabilgarria +
    Deustuko Jaietako zapia +
    DEUSTUKO TXUBASKEROA

  • Una cantidad superior

    Mosaiko erraldoian izen abizenekin aipamen berezia izateko aukera +
    "Zaindu maite duzun hori" edalontzi berrerabilgarria +
    Deustuko Jaietako zapia +
    DEUSTUKO TXUBASKEROA