Komunikazio proiektuak

Zizelkariak dokumentala

Euskal Herriko periferiak erdigunera ekarriko ditu Zizelkariak dokumentalak, Euskal Herriko sei ertzetan gazte mugimenduetako hainbat arlotan borrokan ari diren sei gazteri ahotsa emanez.

4500€Mínimo
6000€Óptimo
5680€ Recaudado
-Finalizado

Euskal Herriko periferiak erdigunera ekarriko ditu Zizelkariak dokumentalak, Euskal Herriko sei ertzetan hainbat arlotan borrokan ari diren sei gazteri ahotsa emanez. Tximeletak, Arrakala eta Gure Kabuz ala Hilen ondoren, Topatuk ekoitziriko laugarren dokumentala izango da Zizelkariak.


ZER DA?

Euskal Herriko periferia geografikoetan bizi diren sei gazteri ahotsa emango die Zizelkariak dokumentalak, ertzetako borroketatik Euskal Herri bat irudikatzeko. Hauek izango dira dokumentaleko protagonistak:

  • Arkaitz, Ezkerraldeko Harian gazte talde prekarioko kidea.
  • Edurne, Tuterako Erribera Intsumisa neska gazte talde feministako kidea.
  • Maika, Aldudeko Ibarrean etxebizitzaren gaia lantzen duen AIBA taldeko kidea.
  • Martta, Donapauleko euskalgintzan eta kulturgintzan ari den gaztea.
  • Ibai, Irunberriko musikaria eta musika talde gazte ugaritako kidea.
  • Jon, Arabar Errioxako gazte asanbladako kidea.

Sei gazte hauek euren herrietan bizi duten errealitatearen berri emango dute Zizelkariak dokumentalean, leku bakoitzean aurrera eramaten dituzten borroken berri emanez. Era berean, euren herrietan eta oro har Euskal Herrian etorkizunean garatu beharreko borrokak ekarriko dituzte erdigunera, elkarrekin Euskal Herri bat amestu eta irudikatzeko.


EKARPENAK

Zizelkariak dokumentalari ekarpena eginez dokumentalaren sorkuntzan eta produkzioan izaten ari garen gastuak arintzen lagunduko diguzu.

Zein gastu izaten ari gara?

  • Garraio gastuak, Euskal Herri luze zabalean bidaiatzeagatik
  • Produkzioa: sorkuntza prozesua, grabaketak, edizio lana, eta dokumentalaren euskarri materialak ekoiztea
  • Aurkezpen biran sortuko zaizkigun gastuak

Egindako ekarpenei eskerrak emateko, dokumentala bera (azalpen liburuxka eta USB batekin), dokumentalaren iruditeriarekin osaturiko kamisetak, laminak, oroigarriak eta zure herri edo auzoan dokumentala proiektatzeko aukera eskainiko dizkizugu. Durangoko Azokan jarriko dugun Topaturen stand-ean izango dituzue opariak eskuragai.


Informazio gehiago:

Twitter @Zizelkariak
Instagram @ZizelkariakDokumentala
Facebook @ZizelkariakDokumentala

Euskal Herriko periferiak erdigunera ekarriko ditu Zizelkariak dokumentalak, Euskal Herriko sei ertzetan hainbat arlotan borrokan ari diren sei gazteri ahotsa emanez. Tximeletak, Arrakala eta Gure Kab...

Recompensas

El periodo para hacer aportaciones no está abierto
  • Zizelkariak dokumentala + oroigarri txikia

    Zizelkariak dokumentala liburuxka eta USB batean eskuratuko dituzu, baita egurrez egindako oroigarri txiki bat ere.

  • Zizelkariak dokumentala + kamiseta

    Zizelkariak dokumentala liburuxka eta USB batean eskuratuko dituzu, baita dokumentalaren iruditeriarekin egindako Zizelkariak kamiseta ere.

  • Zizelkariak dokumentala + kamiseta + lamina

    Zizelkariak dokumentala liburuxka eta USB batean eskuratuko dituzu, baita dokumentalaren iruditeriarekin egindako kamiseta eta lamina bana ere.

  • Zizelkariak dokumentala + kamiseta + lamina + oroigarri txikia

    Zizelkariak dokumentala liburuxka eta USB batean eskuratuko dituzu, baita dokumentalaren iruditeriarekin egindako kamiseta, lamina eta egurrezko oroigarri txikia ere.

  • [Taldeentzat] Zizelkariak dokumentala + talde oroigarria

    Zizelkariak dokumentala liburuxka eta USB batean eskuratuko dituzue, baita ekarpena egin duen taldearentzako oroigarria ere.

  • [Taldeentzat] Zizelkariak dokumentala + zure herrian aurkezpena egiteko aukera

    Zizelkariak dokumentala liburuxka eta USB batean eskuratuko dituzue, baita ekarpena egin duen taldearentzako oroigarria ere, eta zure herri edo auzoan dokumentalaren egileekin aurkezpena egiteko aukera.