Erabilera baldintza eta arauak

Itsulapikoa Elkartea (aurrerantzean Itsulapikoa), itsulapikoa.eus gunearen sustatzailea da, eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean, Informazioaren Gizartea Sustatzeko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 56/2007 Legean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta bere garapen-araudian (1720/2007 ED, abenduaren 21ekoa, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa Garatzeko Araudia onartzen duena) ezarritako baldintzak betetzen ditu, eta, horretarako, erabilera-baldintza hauek ezarri ditu:

ITSULAPIKOA ELKARTEA

Erabilera-baldintza hauek plataformaren erabilpena eta sarrera arautzen dute, Komunitatean edo Komunitatearen bidez ELKARTEAK edo erabiltzaileek edo beste edonork erabiltzailearentzat erabilgarri jarri dituzten edukiak eta zerbitzuak barne.

Halaber, behin plataforman saioa hasita, erabiltzaileak proiektuak sortu edo diruz lagun ditzake, baldintza berezitu batzuen menpe egongo dira ekintza horiek.

LEHENA: ZERBITZUAREN HELBURUA

Itsulapikoak doako zerbitzu bat eskaintzen du nagusiki, eta, bertan, erabiltzaile erregistratuak plataforma ireki batera sartu ahalko dira proiektu kulturalak, sozialak edota alternatiboak sortu edota laguntzeko.

Itsulapikoan argitaratuko diren proiektuen artean, finantziazio kolektiboari esker helburu gisa ezarritako diru kopurua lortu edo gaindituz gero, %5a + BEZ plataformaren mantenu eta bizi iraupenerako geratuko da, jasotako dirutik zuzenean kenduko dena, gainontzekoa proiektu egileari ordainduko zaio transakzio komisioak deskontatuta. Bestetik, proiektu egile edo sustatzaileak dagozkion zergak eta aitorpenak egiteko betebeharra izango du.

%5a + BEZ komisioa bildutako diruari gainekoa izango da helburua lortu edo gainditu duten proiektu guztietan.

Helburua lortzen ez duten proiektuek ez dute bere gain inongo kosturik hartu behar. 

Xehetasun eta argipen gehiago ikusteko gure orriko FAQ atalera jo.

BIGARRENA: BALDINTZAK

Itsulapikoaren erabilpena baldintza hauen menpe egongo da, eta beharbada baldintzak aldatu egingo dira, baina Itsulapikoak baldintza orokorren edo pribatutasun-politikaren aldaketen berri emango du. Erabiltzeak baldintzak ez onartzea erabakiz gero, ezingo du plataforman dauden eduki edota zerbitzuetara sartu.

Itsulapikoak, eskubide osoa du plataformako zerbitzuak edota edukiak hobetzeko edo eta aldatzeko aldebakarreko erabakiz, eta aurrez jakinarazi gabe.

Plataforma behar bezala erabiltzeko betebeharra: Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du plataforma behar bezala erabiltzeko eta bidegabean ez jokatzeko edo asmo txarrez eta legez kontra; erantzulearen, bere hornitzaileen edo hirugarren pertsonen sistema fisiko eta logikoetan kalterik ez eragiteko, birus informatikoak edo aipatutako kalteak eragin ditzaketen beste sistema fisiko edo logiko batzuk sarean ez sartzeko edo hedatzeko; edukiak transmitituz, zabalduz, biltegiratuz, eskuragarri jarriz, hartuz, lortuz edo eskuratuz pertsonen, jabetza-eskubideen eta beste norbaiten edozein jabetzaren ohorea, intimitate pertsonala edo familiarena urratzen edo hausten duen ekintzarik ez gauzatzeko; lehia desleialeko ekintzarik ez gauzatzeko eta publizitate bidegabea ez egiteko edukiak edo hirugarrenen irudia transmitituz, zabalduz, biltegiratuz, eskuragarri jarriz, hartuz, lortuz edo eskuratuz; edukiak ez izateko gezurrezkoak, okerrak, ez zehatzak, egokiak edo/eta gaurkotasunezkoak; hau da, Erabiltzaileak, edozein kasutan ere, Itsulapikoa kalterik gabe utzi behar du edozein erreklamazioren aurrean (judizialak nahiz judizioz kanpokoak).

Erabiltzailea da plataforman jartzen dituen edukien eta fitxategien erantzule bakarra, hori dela eta, ezingo du argitaratu (edo igo) beste norbaiten jabetza intelektualeko (edo industrialeko) eskubideen menpe dagoen inolako fitxategirik (alegia, bideoak, audioak, testuak, etab.), non eta eskubide horien legezko titularrak ez dion lizentzia edo baimen formala eman atari hau arautzen duen lizentziaren arabera.

Itsulapikoak ez du izango beste edonork emandako edo hornitutako edukien ondoriozko orotariko kalteen edo galeren gaineko edozein erantzukizunik.

Erabiltzailearen izenaren eta pasahitzaren erabilera eta zaintza. Erabiltzaileak erabiltzailearen izena eta pasahitza modu arduratsuan erabiltzeko eta isilpean gordetzeko konpromisoa hartzen du. Erabiltzailearen erantzukizuna da bere pasahitza isilpean mantentzea, eta, ondorioz, bere erantzukizuna izango dira betebehar hori haustearen edo pasahitza ezagutzera ematearen ondorioz beste norbaiti eragindako kalte, gastu edo/eta galera guztiak, baita gaizki erabiltzearen eta bere zaintza-betebeharra urratzearen ondoriozkoak ere. Pasahitzak itzulerarik gabeko zifraketa bidez (hash) gordeko ditu Itsulapikoak. Gainera itsulapikoa.eus  webguneko konexioak SSL zertifikatu baten bidez daude babestuta, beraz, datuak zifratuta doaz.

Sartzeko baimena, zerbitzuak eta edukiak ezeztatzea. Itsulapikoak, bere irizpideen arabera, edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi gabe debekatu, kendu, eten edo/eta blokeatu ahalko die edukietara edo plataformara sartzean baldintza hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei; era berean, kontuak ezabatu ahalko ditu, baita horren inguruko informazio eta artxibo guztiak ere, eta, egokia bada, artxiboetara edo plataformara sartzea debekatu ahalko die. Itsulapikoak ez du inolako erantzukizunik izango plataformara sartzeko aukera kentzeagatik. Itsulapikoak erabiltzaile batzuei sarrera osoki edo zati batean mugatu ahalko die, eta, era berean, eduki jakin batzuk ezeztatu, bertan behera utzi, blokeatu edo ezabatu ahalko ditu horretarako baliabide teknologikoak erabiliz, baldin eta ikusten badu biltegiratutako edo/eta zabaldutako informazioa edo jarduera bidegabea dela edo beste norbaiten ondasunak edo eskubideak urratzen dituztela.

Halaber, erabiltzaileak, egokitzat jotzen badu, Itsulapikoari baldintza horiek urratzen ari litezkeen edukien/erabiltzaileen berri emateko aukera du. Itsulapikoak egiaztatzen badu salaketa horiek egia direla, aurreko paragrafoetan ezarritakoaren arabera, salatutako edukiak/erabiltzaileak ezabatu/ezeztatu ahalko ditu.

Jakinarazpenak eta oharrak: egindako jakinarazpenak edo oharrak baliozkotzat joko dira baldin eta posta elektronikoz erabiltzaileak eman duen emailera bidaltzen badira. Erabiltzaileak modu irekian adierazten du datuak berak eman dituela eta egiazkoak direla.

Plataforman bajan ematea: Erabiltzaileak plataformako harpidetza utzi nahi badu, horretarako gaitutako laukitxoaren bidez egin ahalko du. Kasu horretan, bere profila ezabatu egingo da, baina erabiltzaileak igotako edukiak edo egindako ordainketen gaineko datuak bertan mantenduko dira Itsulapikoaren jarduera ekonomikoari lotutako datu gisa edo gerora egon daitezkeen edozein ordainketa arazo argitze aldera .

Txartelen babesa: Itsulapikoa plataformak ez ditu inolaz ere erabiltzailearen txartel datuak gordeko (txartel zenbakia), txartel bidez ordainketa egiteko ezarritako sistemaren hornitzaileak eta bitarteko bankuak izango dira datu hauek biltegiratuko dituztenak (Nafarroako Rural Kutxa eta Redsys).

HIRUGARRENA: JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Itsulapikoaren edo Erabiltzaile erregistratuen titulartasuneko jabetza intelektualekoa den eta plataforman eskuragarri jarri den edukia (espresuki beste zerbait adierazten bada izan ezik) edonork kopiatu, publikoki ezagutzera eman, aldatu edo atera ahalko du, libreki baina ez modu esklusiboan, guztiz edo zati batean, edozein formatutan, inolako denbora-mugarik gabe eta edozein erabilera legitimotarako, honako baldintza hauekin: Beti eta, edozein kasutan ere, plataforma hau arautzen duen Creative Commons 4.0 By - NC - SA lizentzia betez konpartitu beharko da eta egilea aipatu beharko da.

Halaber, guztion jabetzaren arloan lan egiten duen plataforma bat denez, bertan proposatzen eta babesten diren proiektuen bereizgarria da lizentzia irekiak erabiltzen direla. Lizentzia irekia aukeratzeko erabakia proiektua proposatzen duen erabiltzaileak hartzen du, Itsulapikaoren arduradunak proposatutako zerrenda batean oinarrituz.

Eduki horien gaineko jabetza industrialaren eskubideak, marka guztiak, izen komertzialak edo bestelako bereizgarriak Itsulapikoaren edo beren bidezko jabeen jabetza dira, eta horien gaineko eskubide guztiak erreserbatuta daude.

Itsulapikoa ez da web orri honetan erabiltzaileek sartutako eduki, zerbitzu eta informazioek eragindako kalteen erantzule izango, ezta erabiltzaileek indarrean dagoen edozein lege urratzearen ondorioen erantzule ere.

LAUGARRENA: ADIN TXIKIKOAK

Adin txikiko pertsonek ikusten dituzten edukiak eta zerbitzuak zehaztearekin lotutako erantzukizun osoa haien arduradunak diren adindunak izango dira. Adingabeek debekatuta dute plataformara baimenik gabe sartzea. Itsulapikoak ulertzen du adingabe bat plataformara sartzen bada bere gurasoen, tutorearen edo legezko ordezkariaren baimena duela.

Interneti esker adingabeak berentzat desegokiak izan litezkeen edukietara sar daitezkeenez, erabiltzaileei jakinarazten zaie iragazki edo blokeo gisa erabil daitezkeen mekanismoak daudela (zehazki, programa informatikoak) eta irisgarri jartzen diren edukiak mugatzea ahalbidetzen dutela; eta, hutsezinak ez diren arren, bereziki erabilgarriak dira adingabeek eskura ditzaketen materialak kontrolatzeko eta murrizteko.

BOSGARRENA: COOKIEAK ETA ESTEKAK

Erabiltzaileari jakinarazten zaio Itsulapikoa plataformak cookieak erabiltzen dituela, hau da, Erabiltzailearen terminalean ezarritako informazio-fitxategi fisikoak, atariko orrien arteko nabigazioa errazteko (adib.: Erabiltzailea eta/edo pasahitza berriro ez eskatzea). Cookieak ez dira, inola ere, datu pertsonalak biltzeko edo tratatzeko erabiliko. Hala ere, Erabiltzaileak aukera dauka nabigatzailea horrelako fitxategien instalazioa eragozteko moduan konfiguratzeko.

Itsulapikoak ez du inolako erantzukizunik izango atarian sar litezkeen kanpoko estekei dagokienez, ez baitu inolako kontrolik horien gainean. Hortaz, Erabiltzailea bere erantzukizunpean sartzen da edukira, eta horien erabilera-baldintzen arabera.

SEIGARRENA: PRIBATUTASUN-POLITIKA

Itsulapikoak datu pertsonalak babestu egiten ditu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoak ezarritakoarekin bat etorriz. Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa pribatutasun-politikan jaso da.

Horretarako, Itsulapikoak beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonalak aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea ekiditeko, eta uneoro hartu da kontuan teknologiaren egoera. Hala ere, Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak.

Formulario hau betetzen ari dena ez den beste pertsona fisiko batzuen inguruko datu pertsonalak adierazten badira plataforman, datuak jaso baino lehen pribatutasun-politikan adierazitakoaren berri eman beharko zaie.

ZAZPIGARRENA: IRAUPENA ETA BUKAERA.

Plataformaren iraupena, berez, mugagabea da. Itsulapikoak, hala ere, baimena izango du plataforma edozein unetan amaitutzat jotzeko edo desegiteko. Ahal denean, itsulapikoak aurretiaz jakinaraziko du zerbitzua amaitu edo eten egingo dela erabiltzaileek edukiak kendu ahal izateko.

ZORTZIGARRENA: APLIKATZEN DEN LEGERIA.

Indarreko araudiak zehaztuko du Itsulapikoaren eta erabiltzaileen arteko harremanen gaineko araudia eta jurisdikzioa.