Mugimendu sozialak

40 Minutu Rock elkartasun jaialdia

Jaialdiari eta jaialdiaren bueltan dagoen lan guztiari eragiten dion eraso bat jasan dugu: material elektriko guztia lapurtu digute.

1500€Minimoa
15000€Optimoa
2060€ Lortutakoa
26 EgunFaltan

Helburu argi eta zuzenarekin jaio zen duela 10 urte 40 Minutu Rock: euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzeko aldarria zabaldu eta auspotzeko. Horretarako, urte osoan lanean dabilen antolakuntza taldea gara, eta noski, jaialdiaren egunaren bueltako bolondres guztien lanagatik ez balitz, ez litzateke posible izango orain arteko edizio bat bera ere aurrera eramatea.

Baina, joan zen astean, jaialdiari eta jaialdiaren bueltan dagoen lan guztiari eragiten dion eraso bat jasan dugu: material elektriko guztia lapurtu digute. Antolakuntza taldean kalkulatu dugunaren arabera, galera 10.000 eurotik gorakoa da. Kalte ekonomiko handia da guretzat, baina batez ere bolondres eta herritarrek urte osoan egindako lanaren aurkako erasoa izan da, herri baten aldarri eta borrokaren aurkako erasoa. Eta honek zinez mintzen gaitu. Momentu honetako egoeran, material lapurreta honek erabat zailtzen du gure egitasmoa aurrera eramatea, eta ezin dugu 40 Minutu Rock aurrera atera.

Irabazi asmorik gabeko jaialdia antolatzen dugu, elkartasun jaialdia, eta bertan sortzen diren etekin guztiak euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko borrokara bideratzen ditugu. Hauen etxeratzearen aldeko aldarria sustatu eta azken urteetan ateratzen ari direnak modu duin batean bizi daitezen lanean dabiltzan Harrera eta Etxerat Elkarteari hain zuzen. Hau da, erabilera sozial, integratzaile eta herritarra du diru horrek osotasunean.

Hala ere, eta urteetan egin dugun moduan, erasoen aurrean elkartasuna antolatzen jarraituko dugu. Lanean jarraituko dugu, hurrengo otsailaren 21ean egingo dugun hamargarren edizio berezia aurrera atera dadin eta gure aldarrikapenak ozen entzun daitezen.

Baina, hau ezingo dugu zuen laguntza barik egin. Herri osoaren bultzada behar dugu, norbanako zein kolektiboena. Horregatik, galera honi aurre egiteko diru bilketa bati ekingo diogu; bakoitzak gura eta ahal duenetik jaialdiari bultz egiteko diru bilketa izango da, 40 Minutu Rock-ek aurrera egin ahal izateko ezinbesteko bultzada. Itsulapikoa.eus edo Bizum bidez egin daitezke ekarpenak.

Era berean, elkartasun mezu guztiak eskertu nahi ditugu, eta herritarrak gonbidatu nahi ditugu gurekin batera hausnartzera zein babes kolektiboa antolatzera, herri ekimenak babestea denon ardura baita.

Helburu argi eta zuzenarekin jaio zen duela 10 urte 40 Minutu Rock: euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzeko aldarria zabaldu eta auspotzeko. Horretarako, urte osoan lanean dabilen antolakun...

Ordainsariak

  • Esker onak!

    Babestu ditzagun elkartasun sareak… Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera!

  • Esker onak!

    Babestu ditzagun elkartasun sareak… Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera!

  • Esker onak!

    Babestu ditzagun elkartasun sareak… Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera!

  • Esker onak!

    Babestu ditzagun elkartasun sareak… Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera!

  • Kopuru handiago bat

    Babestu ditzagun elkartasun sareak… Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera!