Finantziatuta
Komunikazio proiektuak

ATERPETUAK, antiespezismoa euskaraz eta auzolanean

Tras Los Muros-en Refugiados liburua euskaraz eman nahi du NOR taldeak. Lana itzuli du, gogoeta bultzatzeko gizaki ez diren animaliekin dugun harremanaz. Wings of Heart babeslekuko aterpetuak dira protagonista.

2886€Minimoa
4639€Optimoa
3055€ Lortutakoa
-Amaituta

ATERPETUAK, antiespezismoa euskaraz eta auzolanean

Tras Los Muros ekintzaile antiespezistaren Refugiados liburua euskaraz eman nahi du NOR Euskal Herria Antiespezista kolektiboak. Lana itzuli du, hartara gogoeta bultzatzeko herritarren artean gizaki ez diren animaliekin dugun harremanari buruz, euskaraz.  Liburuan, Madrilgo Wings of Heart babeslekuko egunerokoa kontatzen da; 300 animalia baino gehiago bizi dira han, guztiak haztegi edo hiltegietatik erreskatatutako norbanakoak. Aitor Garmendia-Tras Los Muros argazki kazetariak bi hilabete eman zituen animaliokin, eta esperientzia horren ondorio dira Aterpetuak liburuan jasotako irudiak eta testuak. Babeslekuko animaliak dira irudi eta testuotako protagonista, non agerian geratzen baita industriak haien egunerokoan betirako utzitako arrastoa. Aterpetuak lana mugarri da antiespezismoaren esparruan, eta NOR Euskal Herria Antiespezistak euskaraz argitaratu nahi du. Antiespezismoa, euskaraz, auzolanean.

 

NOR gara?

2018ko irailean sortu zen NOR Euskal Herria Antiespezista kolektiboa. Helburu zehatz eta argi batekin jaio da: Euskal Herrian mugimendu antiespezista indartsu eta koordinatu bat sortzea, eta nabarmentzea animalien askapenaren aldeko borroka politikoa dela. Gizaki gisa ditugun pribilegioei buruz hausnartzera bultzatu nahi dugu, borroka egin ahal izateko gainerako animaliak baztertzera eta zapaltzera eramaten gaituen sistemaren aurka. Antiespezismoa sustatzeko eta sendotzeko euskarazko edukiak sortu eta zabaldu nahi ditugu. Euskal Herriko beste talde antiespezisten esku jarri nahi ditugu eduki horiek, indarrak batzeko asmoz.  Justizia sozialaren aldeko jarrera garbia hartu nahi dugu, eta, hori lortzeko, ezinbestekoa da sentitzeko gai diren beste animalien interesak kontuan hartzea. Talde antiespezista eta abolizionista gara, bai eta transbertsala ere: feministak, antikapitalistak eta euskaltzaleak. Zapalkuntza baten kontrako borrokak ezin baitu beste zapalkuntza bat justifikatu.

http://www.nor.eus/eus/

https://twitter.com/NORantiespezist

https://www.instagram.com/NORantiespezista/

https://www.facebook.com/norantiespezista/

Liburua

NOR kolektiboaren helburuetako bat da euskarazko eduki antiespezistak sortzea. Eduki horien bidez, gizakien eta gizaki ez diren animalien arteko harremanari buruz gogoeta egitera bultzatu nahi dugu. Argi dugu hori lortzeko tresna ezin hobea dela Aitor Garmendia-Tras Los Muros ekintzaile eta argazki kazetariaren Refugiados liburua. Tras Los Murosek 2015. urtean plazaratu zuen bere liburuaren lehen edizioa, Ochodoscuatro argitaletxe antiespezistan, eta bigarrena ere kalean da. Espezismoaren berri emateko balio izan du, gogoeta pizteko, bai eta Wings of Heart babeslekuko animaliak laguntzeko ere, salmenten diruaren bidez.

http://ochodoscuatroediciones.org/

https://twitter.com/ochodoscuatro

 

Wings of Heart

Euskarara itzulitako lehendabiziko liburuaren bidez, NOR taldeak erakutsi nahi du nolakoa den egunerokoa haztegietatik eta hiltegietatik salbatutako animaliei aterpe ematen dieten babeslekuetan. 300 animalia baino gehiago bizi dira Madrilgo Wings of Heart-en, Laura Luengoren eta Edu Terrerren babespean. Babeslekuko arduradunek hainbat boluntarioren laguntza dute gizaki ez diren animalia guztien beharrak asetzeko. Errespetuzko giro batean bizi dira, animalion oinarrizko interesak kontuan hartzea baita denen lehentasuna. Wings of Heart babeslekua 2011. urtean jarri zuten martxan. Ateak zabaldu zituen egun beretik, Terrerrek eta Luengok bizitza osorako konpromisoa hartu zuten han bizi diren animalia guztiekin.

http://wingsofheart.org/

https://twitter.com/Wings_of_Heart

https://www.instagram.com/santuariowingsofheart/

 

Aitor Garmendia-Tras Los Muros

Aitor Garmendia-Tras Los Muros ekintzailea babeslekuko egunerokoaren lekuko izan da, eta han egindako irudiak bilakatu ditu Aterpetuak liburuko protagonista. Tras Los Muros argazki kazetariak 2014. urtean sinatu zuen lehen argazki erreportajea, Iruñeko sanferminei buruzkoa. Geroztik, milaka irudi jaso eta zabaldu ditu hamaika herritan. 2017an, Matadero dokumentala plazaratu zuen, Mexikoko ia 60 hiltegitan ezkutuan egindako lana abiapuntu hartuta. Gai berari buruzko argazki sortarekin, gainera, Picture of The Year International sari ezaguna irabazi du 2018an, Science and Natural History izenburuko kategorian.

http://www.traslosmuros.com/

https://twitter.com/Tras_los_Muros

https://www.youtube.com/channel/UCZsJFBBfCDA7X7ZsRGyVkmw

https://www.facebook.com/vidastraslosmuros

 

Opariak

Aterpetuak liburua aurrera eramaten laguntzen gaituzuenontzako gehigarri hauek dauzkagu zuei eskeintzeko. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik iritsi zaizkigun kolaboratzaileei esker. Eskerrik asko beraiei eta zuei.

Hona hemen Aterpetuak liburuarekin jaso ditzakezun opariak:

1.- NOR taldearen kamiseta beltza, ekologikoa, 2 koloretan serigrafiatua. 25 ale.

                 

2.- “Euskal Herria Antiespezista” poltsa beltza, ekologikoa, 2 koloretan serigrafiatua. 35 ale.

              

3.- “Animalien askapena, zapalkuntza guztien aurka” banderola (100x60 cm) beltza, zuriz estanpatua. 29 ale.

               

4.-  EHko jaietan animaliak nola erabiltzen diren erakusten duen Gurean dokumentalaren DVDa, Askekintzaren eskutik. 2018an estreinatutako dokumentalaren 30 ale.

                   

 

5.- Noe tatuatzailearen lamina originala. Hainbat diseinu Aterpetuak liburuan oinarrituta, A3 tamainan, koloretan. Noe Tattooren eskutik. 20 ale.

         

6.- Bi lagunentzako bazkaria Donostiako Landare jatetxe beganoan, Landareko lagunen eskutik. 2 ale.

7.- Bi lagunentzako sushi menua Bilboko La Camelia jatetxe beganoan, La Cameliako lagunen eskutik.

8.-  10€ko bonoa Donostiako Green Meat janari dendan erabiltzeko, Green Meateko lagunen eskutik. 2 ale.

9.- Bi lagunentzako hanburgesa otordua, edari eta guzti, Bilboko Txukrut jatetxe beganoan, Txukruteko lagunen eskutik.

10.- Bi lagunentzako gosaria edo merienda (kafe ertaina + tarta zatia edo madalena aukeran) Bilboko Bohemian Lane kafetegi-gozotegi beganoan, Bohemian Laneko lagunen eskutik. 2 ale

      
 

EKARPENAK:

Aterpetuak liburuaren kaleratzean laguntzeko aukera ezberdinak prestatu ditugu zuentzako. Honako hauek dituzue aukeran:

Eko:

Liburua beste inork baino lehen digitalki deskargatzeko aukera.

 

Durango:

Liburua paperean, Durangoko azokan jasotzeko.

 

Etxean:

Liburua paperean, etxean jasotzeko aukera.

 

Gurean:

Liburua paperean + Gurean dokumentalaren DVDa. Etxean jasotzeko aukera.

 

NOR poltsa:

Liburua paperean + “Euskal Herria antiespezista” poltsa. Etxean jasotzeko aukera.  

 

Bohemian Lane:

Liburua paperean + 2 lagunentzako gosaria edo merienda. Liburua etxean jasotzeko aukera.

 

Green meat:

Liburua paperean + 10€-ko erosketa bonoa. Liburua etxean jasotzeko aukera.

 

Noeren lamina:

Liburua paperean + Noe tatuatzailearen lamina originala. Etxean jasotzeko aukera.

 

NOR Kamiseta:

Liburua paperean +  NOR kamiseta. Etxean jasotzeko aukera.

 

Banderola:

Liburua paperean + Animalien askapena. Zapalkuntza guztien aurka banderola. Etxean jasotzeko aukera.

 

Txukrut:

Liburua paperean + 2 lagunentzako otordua. Etxean jasotzeko aukera.

 

NOR pack:

Liburua paperean + NOR Kamiseta + Euskal Herria Antiespezista poltsa. Etxean jasotzeko aukera.

 

La Camelia:

Liburua paperean + 2 sushi menu. Liburua etxean jasotzeko aukera.

 

Landare:

Liburua paperean + bazkaria 2 lagunentzat. Etxean jasotzeko aukera.  

 

Talde 5:

5 liburu paperean + Animalien askapena. Zapalkuntza guztien aurka banderola 1 + Noe tatuatzailearen lamina original 1. Etxean jasotzeko aukera.

 

Talde 10: 10 liburu paperean + Animalien askapena. Zapalkuntza guztien aurka banderola 1 + Noe tatuatzailearen lamina original 1. Etxean jasotzeko aukera.

 

Dena:

    Liburua + Nor kamiseta +EH antiespezista boltsa + banderola + Noe tatuatzailearen lamina + Gurean DVDa

      

 

ATERPETUAK, antiespezismoa euskaraz eta auzolanean Tras Los Muros ekintzaile antiespezistaren Refugiados liburua euskaraz eman nahi du NOR Euskal Herria Antiespezista kolektiboak. Lana itzuli du, h...

Ordainsariak

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • Durango

    Liburua paperean, Durangoko azokan jasotzeko.

  • Eko

    Liburua beste inork baino lehen digitalki deskargatzeko aukera.

  • Etxean

    Liburua paperean, etxean jasotzeko aukera.

  • Gurean

    Liburua paperean + Gurean dokumentalaren DVDa. Etxean jasotzeko aukera.

  • NOR poltsa

    Liburua paperean + “Euskal Herria antiespezista” poltsa. Etxean jasotzeko aukera.

  • NOR kamiseta

    Liburua paperean + NOR kamiseta. Etxean jasotzeko aukera.

  • Banderola

    Liburua paperean + "Animalien askapena. Zapalkuntza guztien aurka" banderola. Etxean jasotzeko aukera.

  • Green meat

    Liburua paperean + 10€-ko erosketa bonoa. Liburua etxean jasotzeko aukera.

  • Bohemian Lane

    Liburua paperean + 2 lagunentzako gosaria edo merienda. Liburua etxean jasotzeko aukera.

  • Noeren lamina

    Liburua paperean + Noe tatuatzailearen lamina originala. Etxean jasotzeko aukera.

  • Txukrut

    Liburua paperean + 2 lagunentzako otordua Bilboko jatetxean.

  • NOR pack

    Liburua paperean + NOR Kamiseta + Euskal Herria Antiespezista poltsa. Etxean jasotzeko aukera.

  • La Camelia

    Liburua paperean + 2 sushi menu Bilboko jatetxean.

  • Landare

    Liburua paperean + bazkaria 2 lagunentzat Donostiako jatetxean.

  • Dena

    Liburua + Nor kamiseta +EH antiespezista boltsa + banderola + Noe tatuatzailearen lamina + Gurean DVDa

  • Talde 5

    5 liburu paperean + "Animalien askapena. Zapalkuntza guztien aurka" banderola 1 + Noe tatuatzailearen lamina original 1. Etxean jasotzeko aukera.

  • Talde 10

    10 liburu paperean + "Animalien askapena. Zapalkuntza guztien aurka" banderola 1 + Noe tatuatzailearen lamina original 1. Etxean jasotzeko aukera.