Finantziatuta
Kultura

BIZIMUNDUA: ikusi, ukitu eta entzun daitekeen ipuin-bilduma

BIZIMUNDUA liburua osatzen duten ipuinek munduko bidegabekeriak salatu nahi dituzte. Proiektu honen xede gorena da begirada gure zilborretatik altxatzea, eta sufritzen ari diren pertsonen lekuan jartzea.

3000€Minimoa
4500€Optimoa
4180€ Lortutakoa
-Amaituta

Bizimundua sei ipuinez osatutako liburua baino askoz gehiago da. Ikuspuntua aldatzeko tresna da. Barneak hustutzeko laguntza.

Gainera, guztiontzako oparia da. Izan ere, bilduma fisikoan esteka bat topatuko duzue ipuinak zeinu hizkuntzan ikusi ahal izateko, baita braillez irakurtzeko ere. Mundua guztiona izan beharko lukeen bezala, Bizimundua ere guztiontzako da.

Nondik dator hau?

Itziar Uriarte naiz, eta bost urte daramatzat hau amesten.

Uztailero bolondres gisa joaten naiz lan egitera atzerrira: India, Maroko, Kenya, Peru, VietnamLeku bakoitza berezia da, baina esperientzia bakoitzaren ostean biziago nagoela sentitzen dut, eta hori da nire irakurleei oparitu nahi diedana.

Bizimundua irakurtzea ez da beti gozagarria izango, mingarria ere izango delakoan nago; hala ere, mereziko du. Zin dagizuet!

Nortzuk daude atzean?

Interprete lanetan Ainhoa Ruiz de Angulo eta Cristina Campo izango ditugu. @zeinukaxa

Ilustratzailea Arantxa Vinardell izango da. @arantxavinardell

Idazlea ni neu, Itziar Uriarte, naiz. Nirekin harremanetan jartzeko posta elektronikoa, itziaruricres@gmail.com, edo instagrama @purpusu erabili ditzakezu. Asko poztuko naiz zu entzuteaz.

Nola jasoko duzu zure saria?

Ekainaren 23an, Bizimundua proiektua aurkeztuko da Oihaneder Euskararen Etxean.

Hurbiltzeko aukera baduzu, elkarrekin egongo gara eta aurkeztuko diren proiektuez gozatzeko aukera izango duzu, horrez gain, eskura emango dizut/dizkizut zure sariak.

Etortzea ezinezkoa bazaizu, harremanetan jarriko gara, eta adostuko dugu nola egin trukaketa.

Elkar ikusten baldin badugu, besarkada bat opari!!

Bizimundua solidarioa da.

Bizimundua proiektuak irabazirik izango balu, egunero mundu hau hobetzeko bidean lan egiten duten honako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Elkarteei emango lieke:

Izan ere, haiei esker, besteak beste, bizi izan ditut ipuin hauek idazteko indarra eman didaten esperientziak.

_________________________________________________________________________________

Bizimundua sei ipuinez osatutako liburua baino askoz gehiago da. Ikuspuntua aldatzeko tresna da. Barneak hustutzeko laguntza. Gainera, guztiontzako oparia da. Izan ere, bilduma fisikoan esteka...

Ordainsariak

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • ALTRUISTA HUTSA ZARA!

    Ekarpen altruista.
    Eskerrik asko amets hau egia bihurtzen laguntzeagatik!

  • NIRE LIBURUAN BETIKO...

    Liburuko "Eskerrak" atalean aipatuko zaitut. “Betiko izango zara nire bihotzean” esaldia ergelkeriaren hurrengoa izanda ere, oraingoan egia izango da: nire liburuan egongo zara betiko…

  • IRAKURZALE MODERNOA

    Liburuko "Eskerrak" atalean aipamena + BIZIMUNDUA liburua formatu digitalean.
    Nahiago baduzu formatu digitalean irakurtzea, hau da zure saria!

  • BETIKO IRAKURZALE AMORRATUA

    Liburuko "Eskerrak" atalean aipamena + BIZIMUNDUA liburu digitala + liburua formatu fisikoan.
    Batzuetan formatu digitalean, beste batzuetan paperean. Zurea irakurtzea da, eta ez dizu axola nola. Bizimundua ipuin-bilduma eskuartean izan nahi baduzu, klikatu hemen!

  • BEGI-KOLPEKO MAITASUNA

    Liburuko "Eskerrak" atalean aipamena + BIZIMUNDUA liburu digitala + liburua formatu fisikoan DEDIKATUA + ipuinen irudien pegatina sorta.

    Irudizalea bazara, hau da zure aukera! Begietatik sartuko zaizu...

  • BIZIMUNDUAREKIN EDONORA

    Liburuko "Eskerrak" atalean aipamena + BIZIMUNDUA liburu digitala + liburua formatu fisikoan DEDIKATUA + ipuinen irudien pegatina sorta + "Bizimundua" poltsa ekologikoa.
    Sari honek daukan poltsa ekologikoari esker, edonora eraman ahalko duzu zure "Bizimundua" produktu sorta.
    Poltsa buruan eta Bizimunduan!

  • ASTEBURU-PASA PRODUKTU SORTA

    Liburuko "Eskerrak" atalean aipamena + BIZIMUNDUA liburu digitala + liburua formatu fisikoan DEDIKATUA + ipuinen irudien pegatina sorta + "Bizimundua" poltsa ekologikoa + "Bizimundua" koadernoa eta bolaluma.
    Guztiz osatua dagoen eta detailerik falta ez duen sari honi esker, deskonexio, hausnarketa eta sorkuntza asteburu pasa joan zaitezke lasai asko.

  • IKASTETXE, UNIBERTSITATE EDO ELKARTE PAKETEA

    Zure entitateak liburuan aipamen berezia izango du + Bizimundua ipuin-bildumaren 6 ale fisiko jasoko dituzu + liburu digitala.

  • Kopuru handiago bat

    Zure entitateak liburuan aipamen berezia izango du + Bizimundua ipuin-bildumaren 6 ale fisiko jasoko dituzu + liburu digitala.