Finantziatuta
Kultura

"Edonork Ez Luke" Film laburra

Dardara Sorkuntza Lantegiko film laburra martxan dago. Eider Rodrigezen Bihotz Handiegia liburuko narrazio batean oinarritutako istorioa azaltzen da, zaintzaz, beldurrez, ardurez, erruez eta sareaz mintzo gara.

500€Minimoa
1000€Optimoa
1045€ Lortutakoa
-Amaituta

Nor gara?

Dardara Sorkuntza Lantegi berria sortu dugu Enara Garzia Elkoroaristizabal eta Ainhoa Olaso Sopelanak. Lehenengo film labur honetarako lan talde polita batu dugu: aktore lanetan Maika Etxekopar, Amaia Irazabal eta Bernadette Luro arituko dira. Kamera eta argiekin Heidi Otaduy ibiliko da eta making of-a June Monroyk egingo du. 

Zein da proiektua?

Eider Rodrigezen Bihotz Handiegia azken liburuko "Ez duzu ezer arraroa antzematen?" narrazioan oinarritu gara istorioa idazteko.

Zortzi urteren ondoren, Hegoa amaren etxera bueltatuko da, Hendaiara. Ez zaie erraza egingo hainbeste denboran askatutako haria jarraitzea. Amak zaintzea eskatuko dio alabari, izan ere eskuak aldatu zaizkiola aitortuko dio, bereak sentitzen ez dituela. Baina Hegoak hasiera batean ez dio halako zainketarik emango. Xare lagunarekin hitz egiterakoan, protagonistak dudan jarriko du ama alaben arteko zaintza trukea. 

Aipatzeko ere, Miren Narbaizaren Mice diskako Biziraun abestia eta Willlis Drummonden Tabula Rasa diskako Joan Ikustera erabiliko ditugu. 

 

Nora bideratuko ditugu ekarpenak?

Jasoko dugun ekarpen ekonomikoa, bidaiak, ostatua, jatorduak eta grabaketarako beharrezko materiala lortzeko (jantziak, makilajea, atrezzoa...) erabiliko dugu. 

Ekarpena egin duzuen guztien izen abizenak kredituetan azalduko dira, eskerrak emanez. 

Egutegia

Lana bukatu ondoren, ekainean Kimuaken aurkeztu nahi genuke.

 

Nor gara? Dardara Sorkuntza Lantegi berria sortu dugu Enara Garzia Elkoroaristizabal eta Ainhoa Olaso Sopelanak. Lehenengo film labur honetarako lan talde polita batu dugu: aktore lanetan Maika Etx...

Ordainsariak

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • Edonork ez luke ekarpenik egingo

    Film laburraren kredituetan zure izen abizenak azalduko dira, eskerrak emanez.

  • Edonork ez luke horrelako ekarpenik egingo

    Film laburraren kredituetan zure izen abizenak azalduko dira, eskerrak emanez eta posterra birtualean.

  • Edonork ez luke hain ekarpen handia egingo

    Film laburraren kredituetan zure izen abizenak azalduko dira, eskerrak emanez eta posterra inprimituta.

  • Kopuru handiago bat

    Film laburraren kredituetan zure izen abizenak azalduko dira, eskerrak emanez eta posterra inprimituta.