Komunikazio proiektuak

Eup! irratia FM uhinetan

LAGUNDU JAUZIA EMATEN!
Uda honetan FM bidezko emisioa martxan jar dezagun beharrezkoa da zure laguntza.
Egin zure ekarpena eta eraman kanpaina honetarako esklusiboki sortutako opariak

1500€Minimoa
2500€Optimoa
1820€ Lortutakoa
24 EgunFaltan

Markina-Xemeinen kokaturiko Eup! irratiak FM uhinetara jauzia eman nahi du.
Gertukoa eta librea den irratia izanik, autofinantziazioan oinarritzen da gure ekonomia eredua. 5 urteko lanaren ostean, orain arte irratsaioak soilik podcast formatuan entzun zitezkeen irrati bat izatetik, benetako irrati bat izan eta FM uhinetan ere entzuteko moduan egotea nahi dugu, 24 orduko zuzeneko emisioa ere eskainiz.
Horretarako, beharrezkoa izan da inbertsio ezberdinak egitea, irrati uhinak igortzeko antena, besteak beste. Aparteko gastu handi honi, bestela ere urtean zehar ditugun gastuak (zerbitzaria, internet zerbitzua, domeinuak, bestelako kuotak…) gehitu behar zaizkio. Gastu guzti hauek, herriko jaietako txosnetako elkarlanarekin eta bestelako ekintzekin finantziatzeko asmoa geneukan. Tamalez, bizi dugun egoera berezi hau dela eta, ezinezkoa izango da dirua bide hoietatik lortzea.
Arrazoi guzti hauengatik, zure laguntza ezinbestekoa dugu gure proiektua aurrera eramateko. Mila esker!

Markina-Xemeinen kokaturiko Eup! irratiak FM uhinetara jauzia eman nahi du. Gertukoa eta librea den irratia izanik, autofinantziazioan oinarritzen da gure ekonomia eredua. 5 urteko lanaren ostean, or...

Ordainsariak

  • 1 - TXIKIXE

    EUP!-eko giltzatako esklusiboa eta gure esker ona jasoko duzu

  • 2 - ERTAINE

    Kanpaina honetarako bereziki sortutako poltsa esklusiboa eta gure esker ona jasoko duzu

  • 3 - HAUNDIXE

    Kanpaina honetarako bereziki sortutako kamiseta esklusiboa eta gure esker ona jasoko duzu

  • 4 - SUPERRA

    Kanpaina honetarako bereziki sortutako kamiseta, poltsa eta giltzatakoa, eta gure eskerrona jasoko dituzu

  • Kopuru handiago bat

    Kanpaina honetarako bereziki sortutako kamiseta, poltsa eta giltzatakoa, eta gure eskerrona jasoko dituzu