Finantziatuta
Kultura

Euskaldun-berriak?

XXI. mendeko Euskal Herriko komunitate euskaldun berria islatzen duen argazki proiektu dokumentala izango da. Hiri zein herri txikitako euskara eta euskaldunen ahotsei irudia emango diona.

1700€Minimoa
2800€Optimoa
2165€ Lortutakoa
-Amaituta

ZER DEMONTRE DA HAU?

Argazkilaritza erreportaje bat, erakusketa bat, proiektu pertsonal bat...

XXI. mendeko Euskal Herriko komunitate euskalduna sozialki eraldatzen ari da aldiro; egungo gazteria heltzen doan heinean, gazteria berritzen doa etengabe. Beraz, euskaldun "berriak" momentuoro ari dira sortzen, eta  honela,  kultura eta hizkuntza bera ere etengabe eraldatzen dira.

Gaur egun, euskal gazteria oso anitza da, eta proiektu honetan gazteria euskaldun honek lekuarekiko eta hizkuntzarekiko duen harremana islatu nahi dugu, hirietako zein herri txikietako euskarari eta euskaldunen ahotsei irudia emanez.

ZER EGINGO DUT BILDUTAKO DIRUAREKIN? 

Bildutako diruarekin buruan aspaldian dudan proiektu hau garatuko dut. Argazkilaritza erreportajeak egitea maite dut, baina proiektua eta erakusketa aurrera eramateko baliabide nahikoak ez ditudanez, ezin izan dut oraindik proiektua burutu eta erakutsi. Beraz, erreportaje hau osatzea eta kalitatezko erakusketa bat egitea da lortu nahi dudana.

Gauekoak eta Oihaneder Euskararen Etxearekin elkarlanean burutuko den proiektua da. Elkarlan hontaz baliatuz, datorren ekainean Montehermoso Kulturgunea-Oihaneder Euskeraren Etxean izango da ikusgai erakusketa.

NOR NAIZ NI?

Kauldi Iriondo Galarraga naiz. Arte ederrak ikasi eta egun argazkilaritzan diharduen gaztea. Bartzelonako Argazkilaritza Dokumental Eskolan jorratu nituen argazkilaritza ikasketak. Bertan nengoela, Severine Sajous argazkilariarekin batera aritu nintzen lanean, eta proiektu ezberdinak antolatzeari ekin nion. Gerora, “Jungleye” eta “Transit Tales” proiektuetara batu nintzen. Calais eta Dunkerkeko errefuxiatu kanpalekuetan gauzatu zirenak, eta xedea, argazkilaritza irakasteaz gain, parte hartzen zuten horiek argazkilari bihurtzea zen, horrela, errefuxiatuek haien benetako istorioak plazaratu zitzaten.

Bestalde, erreportaje eta proiektu ezberdinetan dihardut, eta hedabide ezberdinetan argitaratu izan ditut argazkiak, adibidez: Argia, Gara, La Directa, Diagonal eta El Salto hedabideetan.

Egun Argazkilaritza Partehartzaile Tailerrak ematen jarraitzen dut Gasteizko Udalaren "Haziak" bekari esker.

Erakusketa proiektu hau "BATERA" deialdira aurkeztu, eta crowdfunding kanpaina bat antolatzeari ekin diot.

 

Argazki gehiago ikusi nahi badituzue, hementxe instagram kontua:

https://www.instagram.com/kauldiiriondo/

 

ZER DEMONTRE DA HAU? Argazkilaritza erreportaje bat, erakusketa bat, proiektu pertsonal bat... XXI. mendeko Euskal Herriko komunitate euskalduna sozialki eraldatzen ari da aldiro; egungo ga...

Ordainsariak

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • Erakusketako eskertze taulan agertuko zara.

    Erakusketan eskertze taula bat egongo da, lagundu eta parte hartu duzuon izen guztiak agertuko dira.

  • Erakusketako eskertze taulan agertuko zara + Erakusketako formatu txikiko argazki bat ( 13 x 18).

    Erakusketako eskertze taulan agertuko zara, lagundu eta parte hartu duzuon guztion izenekin batera + Erakusketan agertzen den tamaina txikiko (13 x 18 cm) argazki bat oparituko dizugu.

  • Erakusketaren eskertze taulan agertuko zara + Erakusketako formatu ertaineko argazki bat.

    Erakusketako eskertze taulan agertuko zara, lagundu eta parte hartu duzuon guztion izenekin batera + Erakusketan agertzen den tamaina ertaineko (20 x 30 cm) argazki bat oparituko dizugu.

  • Erakusketaren eskertze taulan agertuko zara + Erakusketako formatu ertaineko argazki bat + Nire bildumako argazki bat ( 13 x 18)

    Erakusketako eskertze taulan agertuko zara, lagundu eta parte hartu duzuon guztion izenekin batera + Erakusketan agertzen den tamaina ertaineko (20 x 30 cm) argazki bat oparituko dizugu + Nire argazki bildumako gogoko duzun tamaina txikiko (13 x 18) argazki bat oparituko dizugu.

  • Erakusketaren eskertze taulan agertuko zara + Erakusketan agertzen den enmarkatutako argazki bat.

    Erakusketako eskertze taulan agertuko zara, lagundu eta parte hartu duzuon guztion izenekin batera + Erakusketan agertzen den enmarkatutako argazki bat eramango duzu etxera.

  • Kopuru handiago bat

    Erakusketako eskertze taulan agertuko zara, lagundu eta parte hartu duzuon guztion izenekin batera + Erakusketan agertzen den enmarkatutako argazki bat eramango duzu etxera.