Euskara

Euskararen Txanda! GEU lagunduz, Gasteizen euskarak aurrera darrai!

GEU Elkarteak Gasteizen euskararen sustapenean egiten du lan. Aurten, jaiak bertan behera geratzean, Aihotz plazako txosnarik gabe geratu gara. Txosna babesteak saria dakar! Orain da zure txanda!

6000€Minimoa
10000€Optimoa
5536€ Lortutakoa
28 EgunFaltan

NOR GARA?

GEU Gasteiz Euskalduna irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1992. urtean sortu zen Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko asmoarekin.

GASTEIZKO EUSKAL- GUNEA, GEU TXOSNA

Aihotz plazan geunden buru belarri Gasteizko jaietarako txosna prestatzen: Aihotxotx!, Musikaihotz! ogitartekoak, musika emanaldiak, katxiak, dantza plazan… Eta hara non konturatu garen aurten ez dela jairik egongo!

Nahigabearekin, pisto guztia jan dugu eta abuztuko beroak joaz intsolazioa ere bizi izan dugu.
Aurten ez dugu txosnan elkar ikusiko. Ez dizuegu txanda bat egitea eskatuko, eta ez dizuegu txakolin freskorik zerbitzatuko. Baina aurten ere txanda hartzeko eskatuko dizuegu.

Zuek guztiek txosnan egiten duzuen ekarpen hori, ematen duzuen babes hori, urte osoan zehar hainbat eta hainbat ekintza egiteko ezinbestekoa zaigu. Gasteizko euskalgintzari hauspoa emateko ezinbestekoa da.

Crowdfunding kanpaina bat abiatu dugu, edo euskaraz esanda, diru bilketa bat. Elkarteak behar duelako, Gasteizek behar duelako. Gasteiz euskararen alaitasunez bete nahi dugulako, jaietan dugun alaitasun hori guztia kutsakorra izatea nahi dugulako. Beraz, aurten jaietan gastatuko ez dituzun dirutxo horietako batzuk bideratzea eskatu nahi dizugu

ZER LORTU NAHI DUGU?

Gasteizen euskara sustatzea da gure zeregin nagusia. Horren bidean ekimen eta egitasmo asko burutzen ditugu. Hauek dira gure egitasmo nagusiak:

•    Gasteizko Mintzalaguna: 700 mintzalagun elkartzen dira astero euskaraz hitz egiteko.
•    Euskaraldia: 13.000 ahobizi eta belarriprest parte hartu zuten 2018ko edizioan.
•    Aihotz Plazako Euskal-gunea jaietan: 200 boluntario eta milaka pertsona pasatzen dira urtero Aihotz plazako txosnatik.
•    Parral emanaldiak: Hilabetean behin, astearte batez, euskarazko eskaintza musikala Gasteizko Parral tabernan.
•    Geurekin Mendira: Aurten 25 urte bete dituen egitasmoa, hilabetean behin, Euskal Herriko mendi batera txangoa euskaraz.
•    Irakurle Kluba: Hilabetean behin, euskarazko liburu baten inguruko saioa. Iban Zaldua idazleak gidatuta.
•    Begi Belarri: Ikus-entzunezko zikloa. Hilean behin, euskarazko emanaldi bat Oihaneder Euskararen Etxean.
•    Igandeak Jai eta familia irteerak: Familia giroan euskarazko eskaintza sustatzeko ekimenak
•    Hitzaldi & Lantegiak: Euskararen erabilera sustatzeko haur eta helduei zuzendutako lantegi ezberdinak
•    Formazio saioak: Euskara sustatzeari begira hezitzaileei begirako formazio saioak
•    Euskalaka: 12-13 urteko gaztetxoei zuzendutako euskara sustatzeko udaleku itxiak.
•    Kantari: Haurrentzako karaoke ikuskizuna. 1500 umek baino gehiagok parte hartu dute.

…eta askoz gehiago gure web gunean www.geuelkartea.eus



¿QUIENES SOMOS?

GEU Gasteiz Euskalduna es una asociación sin ánimo de lucro. Esta asociación se fundó en 1992 con la intención de potenciar el uso del euskara y crear una comunidad de euskaldunes y euskaltzales en Gasteiz.

Nuestra seña de identidad es la cooperación con otras entidades, organismos y particulares. Cooperación en todos los ámbitos. Esta cooperación, nos ha traído a lo que somos hoy en día.

¿QUÉ BUSCAMOS?

Nuestro principal objetivo es impulsar el euskara en Gasteiz. Para ello, organizamos diversas actividades y proyectos. Estos son los principales:

•    Gasteizko Mintzalaguna: 700 mintzalagun se juntan todas las semanas para hablar en euskara.
•    Euskaraldia: En la edición del 2018 nos juntamos 13.000 ahobizi y belarriprest.
•    El Euskal-gune de la plaza del Machete: 200 voluntarias y miles de personas se juntan todos los años en la txosna de la Plaza del Machete.
•    Conciertos del Parral: Un martes al mes celebramos actuaciones musicales en euskara en el bar Parral.
•    Geurekin Mendira: Programa mensual de excursiones al monte por Euskal Herria, que este año ha cumplido 25 años.
•    Irakurle Kluba: Club de lectura que se reúne una vez al mes para tratar un libro en euskara, dirigido por el escritor Iban Zaldua.
•    Begi Belarri: Ciclo de cine mensual en Oihaneder Euskararen Etxea, donde se proyectan diferentes obras en euskara.
•    Igandeak Jai y Familia Irteerak: Actividades en familia para fomentar el uso del euskara.
•    Talleres & charlas: Talleres y charlas para mayores y menores para fomentar el uso del euskara.
•    Formaciones: Formaciones con educadoras para fomentar el uso del euskara.
•    Euskalaka: Campamentos de verano en euskara para jóvenes de 12 -13 años.
•    Kantari: Espectáculo de karaoke con escolares en el que participan uno 1500 estudiantes.

Más información en nuestra web www.geuelkartea.eus

NOR GARA? GEU Gasteiz Euskalduna irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1992. urtean sortu zen Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko asmoare...

Ordainsariak

  • Bakarlari

    Bakarka etorri zaitezke txosnara, zure bokata eta katxia gozatzera, jakin badakizu bertokoaren aldeko apustua dela gurea, zure aldeko apustua dela. 10€ gastatzeko prest zaude?


    - Gasteizko leku erreferentzial batean egingo dugun muralean, zure izena agertuko da.

  • Bikote

    Lagun min horrekin etortzekoa zara? Maitalearekin? Elkarrizketa sakon bat konpartitzeko momentu aproposa da, eskuz esku hitz egitekoa, aurrez aurre, intimitatean, bokata eta katxi bana elkarbanatuz, euskara lagun duten maitasun istorio ederrenak gertatzen dira. 20€ko ekarpena egingo al duzu?

    - Gasteizko leku erreferentzial batean egingo dugun muralean, zure izena agertuko da.
    - GEUko material kit bat

  • Kuadrilla

    Kuadrillen herrian bizi gara, beti taldean, tabernaz taberna, blusa eta neskaz jantzita edo kaleko giroan, errondaz erronda bizi da gure herria. Errondaz erronda musikaz lagunduta. Katxi erronda hau pagatuko duzu? 50€ alaitasunaren trukean!

    - Gasteizko leku erreferentzial batean egingo dugun muralean, zure izena agertuko da.
    - GEUko material kit bat
    - Maddalen Agirre Loinazek egindako ilustrazio bat

  • Gaur nire kontu

    Jaietan badira egun ederrak, poztasuna da nagusi, gaur indartuta zatoz txosnara: ei lagun, barran dauden guztiena kobratu! Gaur nire kontu! 100€ Kartera hustu arte.

    - Gasteizko leku erreferentzial batean egingo dugun muralean, zure izena agertuko da.
    - GEUko material kit bat
    - Maddalen Agirre Loinazek egindako ilustrazio bat
    - GEUko kopa berezi joko bat

  • Txanda bat egin

    Txosna bizi bada, Euskara bizi bada, Gasteiz bizi bada, zuen guztien ekarpenari esker da, urteetan zehar egindako ekarpenari esker. Urteetan egin duzun ekarpena,eskaini duzun laguntza, hori guztia egiten jarraitzeko unea da, egin ezazu 100€tik gorako zure ekarpen librea,eman ezazu ahal duzuna,orain zure txanda da

    - Gasteizko leku erreferentzial batean egingo dugun muralean, zure izena agertuko da.
    - GEUko material kit bat
    - Maddalen Agirre Loinazek egindako ilustrazio bat
    - GEUko kopa berezi joko bat
    - GEUko amantala

  • Kopuru handiago bat

    Txosna bizi bada, Euskara bizi bada, Gasteiz bizi bada, zuen guztien ekarpenari esker da, urteetan zehar egindako ekarpenari esker. Urteetan egin duzun ekarpena,eskaini duzun laguntza, hori guztia egiten jarraitzeko unea da, egin ezazu 100€tik gorako zure ekarpen librea,eman ezazu ahal duzuna,orain zure txanda da

    - Gasteizko leku erreferentzial batean egingo dugun muralean, zure izena agertuko da.
    - GEUko material kit bat
    - Maddalen Agirre Loinazek egindako ilustrazio bat
    - GEUko kopa berezi joko bat
    - GEUko amantala