Finantziatuta
Komunikazio proiektuak

Gazte mugimenduen urtekaria

Gazte mugimenduan 2016-2017 ikasturtean gertaturikoen eta sorturiko proiektuen bilduma osatuko du gazte mugimenduen urtekariak, irudi, testu eta erreportajeekin. Gure oraina kontatuz, etorkizuna eraikitzeko.

1000€Minimoa
1000€Optimoa
1113€ Lortutakoa
-Amaituta

Egunerokotasuneko borrokan eta proiektu alternatiboen eraikuntzan murgilduta dago euskal gazteria. Txikitasunetik, baina kolektiboki, biharko herriaren zimenduak pixkanaka eraikitzen. Eguneroko laneko zurrunbilo horretatik atera eta ikasturtean egindako borroken eta sorturiko proiektuen errepasoa egin nahi du gazte mugimenduen urtekariak. Horretarako, irudiz, erreportajez, argazkiz, iritzi artikuluz zein elkarrizketaz beteriko liburua osatzen ari gara Topatu Euskal Herriko gazte komunikazio proiektuko kideak. Ikasturtearen errepasoa egiteaz gain etorkizunerako lan tresna izateko nahiarekin sortu da urtekaria, oraina kontatuz ere eraikitzen dugulako etorkizuna.

Abendurako prest edukiko dugu urtekaria, eta crowfunding honetan parte hartuz liburua aurretik eta prezio merkeagoan erosteko aukera izango duzu. Hartara, urtekaria egiteko laguntza emango diguzu guri, era berean. Eskerrik asko ekarpenagatik, Bagara, elkarrekin gara!

OHARRA: Durangoko Azokarako prest edukiko dugu urtekaria, beraz, hara joango zaretenoi zinez eskertuko genizueke bertan jasotzea urtekaria. Gainontzekoekin jarriko gara harremanetan banaketa egiteko.

Egunerokotasuneko borrokan eta proiektu alternatiboen eraikuntzan murgilduta dago euskal gazteria. Txikitasunetik, baina kolektiboki, biharko herriaren zimenduak pixkanaka eraikitzen. Eguneroko laneko...

Ordainsariak

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • Urtekaria

    Ekarpen honekin urtekaria aurrez erosi ahal izango duzu. Horri esker, proiektua aurrera eramaten lagundu eta merkeago eskuratu ahal izango duzu liburua

  • Urtekaria + poltsa

    Urtekariarekin batera, Topatuko poltsa arrosa ala marroia emango dizugu opari.

  • 5 urtekari

    Ekarpen honekin zuretzat eta zure lagunentzat bost urtekari erosi ahal izango dituzu aurrez. Horri esker, proiektua aurrera eramaten lagundu eta merkeago eskuratu ahal izango duzu liburua.

  • 10 urtekari

    Ekarpen honekin zuretzat eta zure lagunentzat hamar urtekari erosi ahal izango dituzu aurrez.Horri esker, proiektua aurrera eramaten lagundu eta merkeago eskuratu ahal izango duzu liburua

  • Kopuru handiago bat

    Ekarpen honekin zuretzat eta zure lagunentzat hamar urtekari erosi ahal izango dituzu aurrez.Horri esker, proiektua aurrera eramaten lagundu eta merkeago eskuratu ahal izango duzu liburua