Kultura

Koban taldearen lehen diskoa

Koban musika taldearen lehen diskoa grabatu eta argitaratu ahal izateko zure laguntza behar dugu. 2015ean sortu genuen taldea trikitixa, musika elektronikoa eta swinga uztartuz.

3500€Minimoa
5000€Optimoa
5462€ Lortutakoa
-Amaituta

NOR GARA?

Koban, 2015ean sortu genuen Donostian. Gure musikaren ezaugarri nagusiena proiektu berean trikitixa, musika elektronikoa eta swinga uztartzea da. Onintza trikitixa eta ahotsetan aritzen da, Rakel sintean eta ahotsean, Eli pianoan, Xalba gitarretan, Joseba elektronikan eta Esti eta Jone koro eta perkusioetan.

2016ko uztailean egin genuen gure lehen kontzertua Groseko jaietan (Donostian) eta ordutik hara eta hona ibili gara kontzertuak eskainiz ahal izan dugun lekuetan. 2017ko irailean dena gelditu eta gure lehen lanarekin jarri ginen buru-belarri.

Arrasaten grabatuko dugu diskoa eta apiriletik aurrera zuekin partekatzea gustatuko litzaiguke. Udazkenean lehen zatia garbatu genuen Iñaki Bengoarekin Shot! estudioan eta bigarren zati bat orain egingo dugu Elektrika Grabaketetan Ander Barriuso eta DJ Makalaren laguntzarekin.

Lehen aldia da estudioko lan luze bat egiten ari garena. 2017an Gazte Akelarrea ekimenerako kantu bat egin genuen Donostiako Irusoinen. Ezagutzen ez baduzu eman entzunaldi bat.
 

ORDAINSARIAK

Gure proiektua lagundu nahi dutenentzat opari ezberdinak prestatu ditugu, gure maitasun guziarekin. Kamisetak entailatuak eta entailatu gabeak daude, bi koloretan. Ez ahaztu taila eta kolorea aukeratzeaz. Crowdfundinga bukatzen denean zuekin harremanetan jarriko gara arazorik balego.

Sarrerak Apirilaren 13an Donostian egingo dugun disko aurkezpenerako izango dira.

NORA BIDERATUKO DITUGU EKARPENAK?

Zuek denak honen parte egiteaz gain, gurekin lan egiten ari direnei duintasunez eta garaiz ordaintzeko laguntza bat da eskatzen dizueguna.

Proiektuarekin aurrera jarraitzeko hamaika gastu ezberdin ditugu: grabaketa, nahasketa eta masterizazioaz gain, diskoen fabrikazioa, materiala, diseinua eta bideoklipa, besteak beste.

EGUTEGIA

Otsailaren 21ean hasiko da eta apirilaren 3an bukatuko da eta orduan jarriko gara zuekin harremanetan ordainsariak bidaltzeko eta beharrezkoak direnak adosteko.

2.000 eurora iristen garenean gure lagun Zerrat eta Txustarekin grabatutako bideo bat publikatuko dugu!

NOR GARA? Koban, 2015ean sortu genuen Donostian. Gure musikaren ezaugarri nagusiena proiektu berean trikitixa, musika elektronikoa eta swinga uztartzea da. Onintza trikitixa eta ahotsetan aritzen d...

Ordainsariak

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • Kobanen diskoa

    Kobanen disko fisikoa jasoko duzu etxean.

  • Kobanen diskoa + poltso edo kamiseta

    Kobanen diskoaz gain, zuk aukeratu kamiseta ala poltsoa nahiago duzun.

  • Kobanen diskoa + poltsoa + kamiseta

    Kobanen diskoa, poltsoa eta kamiseta jasoko dituzu.

  • Koban Konbo

    Kobanen diskoa, poltsa eta kamisetaz gain, apirilaren 13an Donostian egingo dugun aurkezpen kontzerturako sarrera jasoko duzu.

  • Koban Doble Konbo

    Bi disko, bi poltsa, bi kamiseta eta bi sarrera jasoko dituzu, guztia elkarbanatzeko.

  • Kopuru handiago bat

    Bi disko, bi poltsa, bi kamiseta eta bi sarrera jasoko dituzu, guztia elkarbanatzeko.