Kultura

LARRUGORRITAN

Nor ausartzen da larrugorritzen?

3500€Minimoa
10000€Optimoa
6325€ Lortutakoa
-Amaituta

Zer da Larrugorritan?

Gazteei zuzenduta dagoen euskarazko fikziozko serie bat da. Bost kidez osatutako kuadrilla batek emakumeen eta gizonezkoen estereotipo eta mitoekin apurtuko du. Euskal gazteok egunerokotasunean bizi ditugun gatazkak eta zalantzak jorratuko dira seriean: Enak, Nikok, Larak, Alik eta Maik haien inguruko gaiei egin beharko diete aurre: drogak, sexua, identitate-arazoak, traumak, sare sozialak, maitasuna eta adiskidetasuna.

Gure helburua

Gaztaroan kokatzen den saila izango da Larrugorritan. Istorio hau gure gaztetasunetik kontatu nahi dugu, badakigulako gure egunerokotasunean bizi ditugun egoerekin gazte asko identifikatuta senti daitezkeela. Protagonistek hogei urte inguru dituzte; beraz, hemezortzi urtetik gorako gazteengana hurbildu nahi dugu seriea.

Halaber, emakumeek izugarrizko garrantzia dute istorio guztian zehar, eta gure helburu nagusienetako bat neska gazteak protagonistekin identifikatuta sentitzea da. Emakumeon errealitatea benetan den modura erakutsi, eta hain barneratuta ditugun klixe eta aurreiritziekin apurtu nahi dugu. Errealitatearen isla bihurtu nahi dugu Larrugorritan

Zertarako behar dugu zuen laguntza?

Helburua lehenengo atala ekoiztea da. Grabaketa apirilean izango da. Proiektua gazte hasi berri eta profesionalen arteko elkarlanean oinarritzen da. Lan talde gehiena emakumez osatuta dago, izan ere ezinbestekoa izango da bidali nahi dugun mezua eremu guztietan islatu ahal izateko.

Nahiz eta proiektua bultzatzeko energia ez zaigun falta, taldearen lana eta ahalegina merezi duen modura saritzea ezinbestekoa iruditzen zaigu, eta horretarako, lan duina bultzatzeko, zuen laguntza behar dugu.

Gu geu gazteak izanik, eta gazteentzat ikus-entzunezko bat sortzen gabiltzala kontuan hartuta, euskal gazteak animatu nahi ditugu horrelako proiektuetan laguntzera, elkarren arteko lankidetza sustatzeko. Halaber, gazteen arteko lankidetza beste esparru batzuetan sustatuko dugu, besteak beste, musika, jantziak edota bestelako markekin lanean aritzean ere.

Horrenbestez, crowdfounding kanpainara gure ikusle izan daitekeen edozein animatu nahi dugu, Larrugorritan denon arteko elkarlan baten emaitza izan dadin.

Larrugorritan ez da soilik serie bat. Hori baino gehiago izatea nahi dugu, gazteengana iristeko bitartekari bat izan daiteke. Gazteon ahotsak entzun eta zabaltzeko bitartekari bat. Sare sozialen bitartez, gazteentzat edukiak sortuko ditugu, hala nola, memeak, zozketak edota ikus-entzunezko eduki laburrak. Etengabeko hartu emana sustatu nahi dugu gure eta euskal gazteen artean.

Euskarazko eduki gehiago egiteko beharra dago, eta guk gure ekarpen txikia egin nahi dugu.

Kontaktua

Instagram: @larrugorritan

Twitter: @larrugorritan

Facebook: Larrugorritan Seriea

Spotify: Larrugorritan Seriea

Email: larrugorritanseriea@gmail.com

Zer da Larrugorritan? Gazteei zuzenduta dagoen euskarazko fikziozko serie bat da. Bost kidez osatutako kuadrilla batek emakumeen eta gizonezkoen estereotipo eta mitoekin apurtuko du. Euskal gazteok...

Ordainsariak

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • KAFESNEA

    -Lehen kapituluaren bukaerako kredituetan aipamena

  • ZURITO BAT

    -Lehen kapituluaren bukaerako kredituetan aipamena

    -`Larrugorritaneko diseinu esklusiboa duen totebag poltsa

  • BI KAÑA

    -Lehen kapituluaren bukaerako kredituetan aipamena

    -Larrugorritaneko diseinu esklusiboa duen totebag poltsa

    -Proiektuko sormenaren inguruko bideo esklusiboa

  • HIRU KALIMOTXO

    -Lehen kapituluaren bukaerako kredituetan aipamena

    -Larrugorritaneko diseinu esklusiboa duen kamiseta

    -Proiektuko sormenaren inguruko bideo esklusiboa

  • LAU KUBATA

    -Lehen kapituluaren bukaerako kredituetan aipamena

    -Larrugorritaneko lehenengo kapituluaren estreinura etortzeko sarrerak

    -Larrugorritaneko diseinu esklusiboa duen totebag poltsa

  • BOST TXUPITO

    -Lehen kapituluaren bukaerako kredituetan aipamena

    -Larrugorritaneko lehenengo kapituluaren estreinura etortzeko gonbidapena

    -Larrugorritaneko diseinu esklusiboa duen kamiseta

  • URA, MESEDEZ

    -Figurante gisa etortzeko aukera

    -Lehen kapituluaren bukaerako kredituetan aipamena

    -Larrugorritaneko lehenengo kapituluaren estreinura etortzeko gonbidapena

    -Larrugorritaneko diseinu esklusiboa duen kamiseta

  • Kopuru handiago bat