Kultura

PAPERBIZI. Gasteizko begirada anitzen arte-liburua

Hau pertsonei buruzko proiektu bat da: argazkilaritza, marrazkigintza eta euskara lotuko dituen proiektua, arte-liburu bat. Proposatzen dizuet zuen aztarna uztea Gasteiz bezalako hiri batean. Parte hartu nahi?

1500€Minimoa
2500€Optimoa
2005€ Lortutakoa
-Amaituta

Zein da helburua?

Parte hartzen duzuen guztien argazki, marrazki eta testuekin Gasteizko pertsona desberdinen leku kuttunak eta hiriarekiko ikuspuntuak biltzen dituen arte-liburu bat osatuko dut.

Ekimen honen helburuetako bat da Gasteizen aurki daitezkeen leku, txoko eta momentu desberdinak zabaltzea; baina batez ere, zuetako bakoitzari eskaini nahi diot hirian aztarna pertsonala uzteko aukera paregabea.

Nola?

Zure argazki bat bidali behar didazu paperbizi.arteliburua@gmail.com helbidera, nik argazki horren marrazkia egin eta bueltan helaraziko dizut formatu fisiko batean.

Ondoren, Gasteizko zure leku kuttun bat aukeratu, marrazki hori nahi bezala kokatu, eta ateratzen duzun argazkia berriro niri bidali. Argazkia euskaraz idatzitako izenburu edo testu labur batekin lagundu beharko duzu.Testua deskriptiboa, literarioa zein poetikoa izan daiteke.

Gasteizko 40 bizilagunen, edo lagun taldeen, 40 toki kuttunak jaso nahi ditut, horietako bat izan nahi?

Argazkiak banaka, binaka edo taldekakoak izan daitezke.

Zuen argazkiak jaso ostean, partehartzaile guztiekin kontaktuan jarriko naiz, eta edozein galdera edo zalantza izanda,  paperbizi.arteliburua@gmail.com helbidera idazteko aukera daukazue.

 

Nor dago honen atzean?

Kaixo! Esti naiz, eta duela 25 urte jaio nintzen Gasteizen. Beti gustatu izan zaizkit marrazketa, pintura eta argazkilaritza bezalako praktika artistikoak; eta Arte Ederrak eta Ilustrazioa ikasi ondoren, horretan dihardut. Nire ingurua eta gertu sentitzen ditudan gauzak eta pertsonak izan dira beti nire sorkuntzen abiapuntua; eta proiektu honen bidez, zuekin hori elkarbanatzeko helburua dut. 

Mila esker zuen laguntzagatik!!

Zein da helburua? Parte hartzen duzuen guztien argazki, marrazki eta testuekin Gasteizko pertsona desberdinen leku kuttunak eta hiriarekiko ikuspuntuak biltzen dituen arte-liburu bat osatuko dut....

Ordainsariak

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • Liburuaren eskertzetan agertu

    Eskerrak emateko mosaiko bat egingo dut zuen izen eta argazkiekin

  • Proiektuan parte hartu + Arte liburuaren ale bat

    Proiektuan parte hartuko duten 40 lagunetako bat izango zara. Zure argazki bat bidali behar didazu, eta has zaitez Gasteizen maite duzun leku eder hori aukeratzen!
    Proiektua amaitutakoan, arte-liburua jasoko duzu.

  • Proiektuan parte hartu + Arte liburuaren ale bat + Grafitozko Ilustrazio Originala

    Proiektuaren amaieran zure argazkia jasoko duen Arte liburua eskuratzeaz gain, zure buruaren edo nahi duzun beste edonorren grafitozko ilustrazio original bat eskatzeko aukera izango duzu, guztiz originala eta beren-beregi zuretzat egina.

  • Proiektuan bikoteka edo familian parte hartu + Arte liburuaren ale bat + A5 tamainako lamina

    Liburuaren ale bat etxera eramateko irrikan? Bikoteka edo familia-talde bezala ere (4 kide gehienez) har daiteke parte. Modu honetan, zuen ilustrazioaren lamina original bat eskuratu dezakezue.

  • Proiektuan bikoteka edo familian parte hartu + Arte liburuaren ale bat + Mihisean eskuz margotutako zuen ilustrazioa

    Liburuaren ale bat etxera eramateaz gain, zuen ilustrazioan oinarritutako koadro bat (20x30 zm.) eskuratzeko aukera ere baduzue: zuzenean pintzeletik zuen etxeko ormara!

  • Proiektuan taldeka parte hartu + A5 tamainako lamina bana + Liburuaren ale bana

    Taldekako marrazkiak ere egin nahi ditut, beraz, taldeka animatzen bazarete, hemen duzue bidea (gehienez 7 lagunetako taldeak).
    Zuen argazkiaren (edo ilustrazio digitalaren) A5 tamainako lamina bana eskuratzeko aukera paregabea izango duzue!

  • Kopuru handiago bat

    Taldekako marrazkiak ere egin nahi ditut, beraz, taldeka animatzen bazarete, hemen duzue bidea (gehienez 7 lagunetako taldeak).
    Zuen argazkiaren (edo ilustrazio digitalaren) A5 tamainako lamina bana eskuratzeko aukera paregabea izango duzue!