Euskara

TOKI KULTUR ELKARTEA - Euskaraz sortu, euskaraz jolastu

TOKI Kultur Elkartea euskaraz sortutako mahai-jolasen bidez aisialdia euskaraz bizitzeko espazioak sortzen dituen proiektua da.

5000€Minimoa
8000€Optimoa
0€ Lortutakoa
3 EgunHasteko

Kaixo lagun,

Gaur egun, euskarak espazioak behar ditu, ez bakarrik ikasteko, baizik eta bizitzeko. Aisialdia gero eta indibidualagoa da, eta euskara gero eta gutxiago erabiltzen da modu naturalean. Horren aurrean, TOKI Kultur Elkarteak beste bide bat proposatzen du: aurrez aurreko aisialdia, partekatua, sortzailea eta euskarazkoa.

Gure Jarduerak

TOKI Kultur Elkarteak honako jarduerak garatzen ditu:

  • Mahai-jolasen sorkuntza euskaraz: gure jolasak hasieratik euskaraz sortzen dira, euskaratik sortutako eduki propioak.
  • Tailerrak eta sorkuntza prozesuak: jendeari erakusten diogu nola sortzen diren jolasak, eta beraiek ere prozesu horren parte egiten ditugu.
  • Auzoz auzo jarduerak: gure asmoa da auzo eta herrietan zehar jarduerak egitea, euskarazko aisialdia gerturatzeko eta eskuragarri egiteko.
  • Abentura-jolasak eta kale-esperientziak: haurrentzat eta gazteentzat, auzoetan antolatutako abentura-jolasak, escape room moduko dinamikak kalean, pistak eta probak gaindituz taldean aurrera egiteko esperientziak.
  • Komunitatea eraikitzea: gure helburua ez da soilik jarduerak egitea, baizik eta pertsonen arteko loturak sortzea.

Informazio gehiagorako sartu gure webgunean: tokijolasak.eus

Zergatik da Beharrezkoa?

Euskarak espazioak behar ditu, ez bakarrik ikasteko, baizik eta bizitzeko. Gaur egungo egoera aisialdiaren zati handi bat digitala da, eskaintza gehiena ez da euskaraz sortua, eta euskarak presentzia mugatua du aisialdian. Horrek hutsune bat sortzen du, eta hutsune hori betetzea da TOKIren arrazoia.

Crowdfunding Hau

Crowdfunding honen helburua ez da jokoak saltzea, baizik eta TOKI Kultur Elkartea martxan jartzea eta sendotzea. Une erabakigarrian gaude, elkartea egituratzen, lehen jarduerak prestatzen, eta gure sorkuntzak jendearengana eramateko pausoa ematen. Horretarako baliabideak behar ditugu, eta hor sartzen zara zu. Zure ekarpenarekin proiektu honen oinarriak eraikitzen laguntzen duzu, euskarazko sorkuntza indartzen duzu, eta etorkizuneko jarduerak posible egiten dituzu.

Zer Lortu Nahi Dugu?

Epe motzean, elkartea sendotu eta martxan jarri, lehen jarduerak eta tailerrak abian jartzea, eta sortutako jolasak ekoiztea. Epe ertainera, auzoz auzo jarduerak zabaltzea, eragileekin lankidetzak sortzea, eta sorkuntza berriak garatzen jarraitzea. Epe luzera, komunitate sendo eta iraunkor bat eraikitzea.

Egin Dezagun Bidea Elkarrekin!

TOKI Kultur Elkartea martxan jartzeko zure laguntza behar dugu! Proiektu hau denon artean eraikitzen den zerbait da, eta zure ekarpena ezinbestekoa da. Euskaraz sortu, euskaraz jolastu, euskaraz bizi! Egin zure ekarpena gaur eta izan zaitez proiektu honen parte. Zure laguntzak bultzatzen du, zure parte-hartzeak zentzua ematen dio.

Eman pausoa. Lagundu. Zabaldu.

 

Kaixo lagun, Gaur egun, euskarak espazioak behar ditu, ez bakarrik ikasteko, baizik eta bizitzeko. Aisialdia gero eta indibidualagoa da, eta euskara gero eta gutxiago erabiltzen da modu natural...

Ordainsariak

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • reward image

    LATXA

    Euskal artzaintzan oinarriturioko karta jolasa. Jokalariek ardi latxak bildu behar dituzte, arriskua kudeatuz: gehiago arriskatu edo momentu egokian gelditu. Joko arina, dinamikoa eta familian gozatzeko aproposa. 6 urtetik gorakoentzat aproposa.

  • reward image

    1901 Azken Balea

    Karta jolas semikooperatiboa, euskal balearen ehizaren historian oinarritua. Jokalariek elkarlanean jardungo dute eta ondoren modu lehiakorrean puntu gehien lortzen saiatuko dira. Historia, estrategia eta lankidetza uztartzen ditu. 10 urtetik gorakoentzat aproposa.

  • reward image

    Latxa eta 1901 Azken Balea

    Bi jolasak jasoko dituzu: LATXA (familian aritzeko jolas arina) eta 1901 Azken Balea (jolas estrategikoa)

  • reward image

    Kopuru handiago bat

    Bi jolasak jasoko dituzu: LATXA (familian aritzeko jolas arina) eta 1901 Azken Balea (jolas estrategikoa)