Feminismoa

ZAHAR ETA ERREBELDE / film dokumentala

Guztiontzako pentsio duinen aldarrikapenak aparteko emakume talde bat bildu du.

3000€Minimoa
16000€Optimoa
0€ Lortutakoa
0 EgunHasteko

[Honen ostean, gaztelaniaz]

Laburrean

Zahar eta errebelde huts laborategiak bultzatutako zinema dokumentaleko proiektua da. Euskaraz eta gaztelaniaz filmatuko dugu.

Sinopsia

Duela zortzi urtetik hona eta beste leku batzuetan bezala, astelehenero, 12:00etan, hamaika pentsiodun biltzen dira Gasteizko udaletxearen aurreko plazan, erakundeei pentsio duinak exijitzeko. Manifestazioaren ondoren, emakume talde bat mahai baten inguruan elkartzen da ardo zuri eta kroketa bana eskuan. Egindako urrats bakoitza elkarrekin ospatzen dute, elkarri babestu eta guztiontzako bizitza duinago batera heltzeko bide berriak irudikatzen dituzte, bai mahaian daudenentzat eta etorriko direnentzat ere bai.

Emakume hauek nortzuk diren, nondik datozen eta nola iritsi diren honaino ikasiko dugu filmaren zehar, euren hausnarketak, elkarrizketak, protestak eta ekimenak ikusi eta entzun egiten dugun bitartean. Gazte errebeldeak izan ziren 60 eta 70eko hamarkadetan... eta errebeldeak izaten jarraitzen dute zahartzaroan. Zaharrak direla harrotasunez eta umorez aldarrikatzen dute.

Adinak perspektiba ematen du, eta ahaleginak benetan axola duen horretan kontzentratzeko ahalmena: orainaldian. Modu lotsagabean indartsuenaren legera itzultzen ari den mundu honen aurrean, adiskidetasuna eta alaitasuna zaintzen dituzte errebeldia elikatzeko.

Pentsiodunen mugimenduak mobilizaziorako eta erresistentziarako gaitasun izugarria erakutsi du. Pentsioen Legegintzako Herri Ekimenerako Euskadin bildutako sinadurak, 150.000 inguru, horren erakusgarri dira. Testuinguru horretan, emakume pentsiodunek lortu dute eztabaidan jartzea gizonek eta emakumeek jasotzen dituzten pentsioen arteko arrakala, eta, bide batez, mugimendu feministaren barruan eztabaidak zabaltzea.

Zer egingo dugu diruarekin

Diru-bilketak dokumentalaren ekoizpen eta postprodukzio lanak ordaintzeko balio izango du. Diru kopuru optimoa lortuz gero, lantaldeari lanarengatik soldata duina eskeini ahal izango diogu. Aldi berean, denona ere den kausa bati aletxoa emango diogu. Zuen diru-laguntza dokumentalaren proiekzioak eta eztabaidak antolatzeko baliogarria izango da.

[CAS]

En breve

Viejas y rebeldes es un proyecto de cine documental de huts laborategia. Se rodará en euskera y castellano.

Sinopsis

Como en otros lugares desde hace ya ocho años, cada lunes, a las 12, decenas de pensionistas se reúnen en la plaza, frente al Ayuntamiento de Vitoria Gasteiz, para exigir a las instituciones pensiones dignas. Tras la manifestación, un grupo de mujeres irreductibles se sienta en torno a una mesa con un vino blanco y una croqueta. Celebran juntas cada paso dado, se sostienen y dibujan nuevos caminos, para las que están y para las que vendrán.

Sus reflexiones, diálogos, protestas e iniciativas nos van desvelando quiénes son, de dónde vienen y cómo han llegado hasta aquí. Fueron jóvenes rebeldes en los años 60 y 70… y siguen siendo rebeldes ahora que son viejas, atributo que manejan con orgullo y humor.

La edad da perspectiva y la facultad de concentrar las energías en aquello que realmente importa: el presente. Cuidan de la amistad y la alegría como receta para alimentar la rebeldía contra un mundo que regresa sin vergüenza a la ley del más fuerte.

El movimiento de pensionistas en el que se integran ha demostrado una capacidad gigantesca de movilización y de resistencia. Las firmas recogidas en Euskadi para la ILP de las pensiones, cerca de 150.000, son muestra de ello. En ese contexto, las mujeres pensionistas han conseguido poner en el debate la brecha en las pensiones que reciben hombres y mujeres, y, de paso, ampliar debates dentro del movimiento feminista.

Qué vamos a hacer con el dinero

La recaudación servirá para sufragar las labores de producción y postproducción del documental. Si llegamos al óptimo podremos ofrecer un salario digno al equipo por su trabajo, al tiempo que visibiliza una causa que compartimos. Vuestros aportes nos servirán también para programar proyecciones del documental y acompañar los debates que pueda provocar.

[Honen ostean, gaztelaniaz] Laburrean Zahar eta errebelde huts laborategiak bultzatutako zinema dokumentaleko proiektua da. Euskaraz eta gaztelaniaz filmatuko dugu. Sinopsia Duela zor...

Ordainsariak

Ekarpenak egiteko epea ez dago irekita
  • Zahar gara zahar

    Aipamena dokumentalaren kredituetan.

  • reward image

    Ta ez gaude konforme

    Aipamena kredituetan eta zapia.

  • reward image

    Justizia nahi dut, egiak agertu

    Aipamena dokumentalaren kredituetan, zapia eta gonbidapena estreinurako.

  • reward image

    Zahar garelako maitasunean sinistu nahi dugu

    Aipamena dokumentalaren kredituetan, 2 lagunentzako gonbidepena estreinurako, manifestazio baterako kit-a.

  • Guk ez dugu nahi betiko ixildu

    Kolektibo, elkarte, sindikatu eta abarrekoentzako: Aipamen berezia dokumentalaren kredituetan, proiekzio berezia eta ondorengo eztabaida emaileekin batera antolatuta.

  • Kopuru handiago bat

    Kolektibo, elkarte, sindikatu eta abarrekoentzako: Aipamen berezia dokumentalaren kredituetan, proiekzio berezia eta ondorengo eztabaida emaileekin batera antolatuta.