Kultura

HOGEI Film Laburra

“HOGEI” ez da edozein istorio, “HOGEI” 9 minutuko errealitate bat da.

2500€Minimoa
4000€Optimoa
1855€ Lortutakoa
8 EgunFaltan

“HOGEI” ez da edozein istorio, “HOGEI” 9 minutuko errealitate bat da.

 

Neskatxa baten errugabetasunaren eta haren galeraren istorioa da Hogei. Nora basoan aurkitzen da ezkutaketan jolasten, aita eta amaren bila, korrika, alde batetik bestera. Bat-batean, gurasoak aurkitzen ditu, baina ez da berak espero zuena ikustea. Ama lurrean dago, odolez estalirik, aita berriz, alboan, bere gorpua besarkatzen, malkoei eutsi ezinik. Guzti horren ondoan, odolez beteriko labana bat: krimenaren arma. Norarentzat jolasa amaitu da, orain bera da ezkutatu beharko dena.

Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazioko ikasle batzuen proiektutik sortu da Hogei. Jarraian, taldea aurkezten dizuegu!
 

Taldea

Ainhoa Mariscal, zuzendaria. Hainbat ikus-entzunezko lanetan aritu da, unibertsitate barruan zein kanpoan. Oso zuzendari bisuala da, eta plano bakoitza argi dauka bere buruan. Bere film gogokoenetako bat Joker da, film horrek transmititzen duen guztiagatik eta, batez ere, kolore paletaren erabilerarengatik. Beldurrezko zinema maite du, suspense puntuak dituena. Horregatik presente dagoen elementu bat da bere ikus-entzunezko guztietan.

Oier Abarrategi, zuzendari laguntzailea. Zinema maite du, eta oso pertsona bisuala izateaz gain, garrantzi handia ematen dio istorio on eta gidoi on bati. Erase una vez en Euskadi filmean lagundu zuen produkzio arloan. Ez du inolako lehentasunik genero zinematografikoei dagokienez, beraz, beren film gogokoenak espektro handia hartzen dute, esaterako, Vértigo, Unforgiven, Shutter Island, The Godfather eta abar handi bat. Bisualki bere erreferentzia Jarin Blaschke da, Robert Eggers zuzendariarekin lan egiten duena.

Lorea Elorriaga, ekoizlea. Aktoreekin harremanetan jartzeaz, finantzatzeaz eta film laburraren beste ekoizpen batzuez arduratzen da. Bilboko abesbatza batean parte hartzen du, laguntza handia izango dena kortoaren soinu-bandarako. Gainera, Euskal Kulturgintzan lan egin du. Bere haurtzaroan, kontaketarekiko maitasun baldintzagabe bat garatu zuen, eta horregatik irrikatzen dago, gero, bere bizitzan zehar, munduari istorio berriak erakusteko.

Helena Perez, arte zuzendaria. Hogei filmaren atrezzo, kolore eta zatirik artistikoenaz arduratzen da. "Konfinatu ezinezko ahotsak" dokumentalaren sortzailea da, eta, gaur egun, praktikak egiten ari da Bilboko berdintasun-aholkularitza batean.

Luken Ugarteburu, argazki zuzendaria. Esperientzia du kamera eta bestelako tresnekin lan egiten. Astero Arrasateko Gaztetxean antolatzen diren Kooltur Osteguneko musika kontzertuak grabatu eta editatzen ditu. Mondra Futbol Taldearen sare sozialen arduraduna ere da eta Goiena komunikazio taldean ari da praktikak egiten.

Peru Atxa, soinu zuzendaria. Batxilergo artistiko musikala ikasi zuen, eta gaur egun, musikaren munduko hainbat esparrutan sartuta egoteaz gain, musika talde batean jotzen du, Naiz irratian praktikak egiten dituen bitartean. Soinuan eskarmentu handia duenez, gaiari lotutako guztiaz arduratzen da, foley-ak grabatzetik hasi eta soinu-pistak nahasterarte, Adobe Audition edo Cubase bezalako programak erabiliz.  

 

Finantzaketa

Une honetan aurreprodukzio fasean gaude. Planoak eta gidoi teknikoa egiten ari gara, Hego Euskal Herrian zehar bidaiatzen lokalizazio onenak aurkitzeko, gidoiari azken ukituak emanaz eta, nola ez, proiektua finantzatzeko diru pixka bat lortzen.

Unibertsitateko ikasleak gara eta  Hogei aurrera ateratzen saiatzeko oso garrantzitsua da zuen laguntza. Itsulapikoaren bidez egin ditzakezuen ekarpenekin, gure taldearen eta aktoreen garraio gastuak eta catering-a finantzatzeko aukera ematen diguzue. Dirua film laburra grabatzeko beharrezkoak diren arropa, atrezzo eta gainerakoak erosteko izango dira. Gainera, kopuru optimoa lortzen badugu, diru gehiago inbertitu ahal izango dugu Hogei sustatzeko eta banatzeko (kartelak, jaialdiak eta abar).

 

Egutegia 

Esan bezala, aurreprodukzio fasean gaude. Grabazioak maiatzaren 14 eta 15erako programatuta daude eta, ondoren, edizioarekin hasiko gara. Prozesu horrek ekainaren 10 arte iraungo du, eta, egun horretan, film laburraren lehen bertsioa amaituta egongo da.

 

SARE SOZIALAK

Instagram: hogei.film

Twitter: hogei.film

Facebook: Hogei Film Laburra

 

KONTAKTUA

Gmail: hogei.film@gmail.com

Telefonoa (Ainhoa Mariscal): 648 448 519

 


 

“HOGEI” no es cualquier historia, “HOGEI” es una realidad de 9 minutos.

Hogei es la historia de la inocencia de una niña y su pérdida. Nora está en el bosque jugando al escondite, buscando a su padre y a su madre, corriendo de un lado a otro. De repente, encuentra a sus padres, pero no es la imagen que ella esperaba ver. Su madre está en el suelo cubierta de sangre, mientras que su padre abraza su cuerpo sin poder aguantar las lágrimas. A su lado, un cuchillo lleno de sangre: el arma del crimen. El juego ha terminado para Nora, ahora es ella la que se esconde.

Hogei nace del proyecto de unos alumnos de comunicación audiovisual de Mondragon Unibertsitatea. A continuación, ¡te presentamos al equipo!
 

Equipo

Ainhoa Mariscal, directora. Ha estado inmersa en varios trabajos audiovisuales, tanto dentro como fuera de la universidad. Es una directora muy visual, y tiene cada plano claro en la cabeza. Una de sus películas favoritas es el Joker por todo lo que transmite esa película y sobre todo el uso del color que tiene. Le encanta el cine de terror, suspense …y por eso se suele ver muy reflejado en todos sus proyectos audiovisuales.

Oier Abarrategi, ayudante de director. Le encanta el cine y es una persona muy visual, pero también le da mucha importancia a una buena historia y a un buen guión. Ayudó en la producción de la película Érase una vez en Euskadi. No tienen ninguna preferencia en cuanto a géneros cinematográficos, por lo tanto, sus películas favoritas abarcan un gran espectro, por ejemplo, Vértigo, Unforgiven, Shutter Island, The Godfather y un gran etcétera. Visualmente, su referencia es Jarin Blaschke, que trabaja con el director Robert Eggers.

Lorea Elorriaga, productora. Se encarga del contacto con actores, financiación y demás producción del corto. Es parte de un coro en Bilbao, lo cual nos es de gran ayuda para la banda sonora.

Helena Perez, directora de arte. Se ocupa del atrezzo, color y la parte más artística de Hogei. Es la creadora del documental “Konfinatu ezinezko ahotsak” y, hoy en día, se encuentra realizando prácticas en una consultoría de igualdad en Bilbao.

Luken Ugarteburu, director de fotografía. Tiene experiencia en el trabajo con cámaras y otras herramientas. Graba y edita los conciertos de Kooltur Osteguna que se celebran semanalmente en el Gaztetxe de Arrasate. También es responsable de las redes sociales del Mondra Futbol Taldea y está realizando prácticas en el grupo de comunicación Goiena.

Peru Atxa, sonidista. Estudió bachillerato artístico músical y hoy en día, además de estar metido en diferentes ámbitos del mundo de la música, toca en un grupo de música a la vez que hace prácticas en la radio Naiz. Con una amplia experiencia en sonido, se encarga de todo lo relacionado al tema, desde la grabación de foley-s, hasta la mezcla de pistas de sonido usando diferentes programas como el Adobe Audition o el Cubase.

 

Financiación

En estos momentos, nos encontramos en fase de preproducción. Estamos pensando planos, viajando por Hego Euskal Herria para encontrar las mejores localizaciones, perfeccionando el guión y, cómo no, consiguiendo algo de dinero para financiar el proyecto.  


Somos estudiantes universitarios intentando sacar Hogei adelante y por eso vuestra ayuda es tan importante. Con las diferentes aportaciones que podéis hacer mediante Itsulapikoa, nos dais la posibilidad de financiar los trayectos y catering, tanto de nuestro equipo como del actor y las actrices. El dinero también irá a comprar la ropa, atrezzo y demás necesarios para la grabación del corto. Además, si alcanzamos la cifra óptima, podremos invertir más dinero en la promoción y distribución de Hogei (carteles, festivales y un largo etcétera). 

 

Calendario

Tal y como hemos comentado, estamos en fase de preproducción. Las grabaciones están programadas para el 14 y 15 de mayo y, tras eso, comenzaremos con la edición. Este proceso durará hasta el 10 de junio, fecha en la que la primera versión del corto estará terminada.

 

REDES SOCIALES

Instagram: hogei.film

Twitter: hogei.film

Facebook: Hogei Film Laburra

 

CONTACTO

Gmail: hogei.film@gmail.com

Teléfono (Ainhoa Mariscal): 648 448 519

 

“HOGEI” ez da edozein istorio, “HOGEI” 9 minutuko errealitate bat da.   Neskatxa baten errugabetasunaren eta haren galeraren istorioa da Hogei. Nora...

Ordainsariak

  • Mesedea

    Eskerrak eman email bidez + poster digitala

  • Laburra eta merchandising-a

    Eskerrak email bidez + Laburra ikusteko esteka + Merchandising pack (boltsa + posterra)

  • Laburra + Merchandising + Zozketa

    Eskerrak email bidez + Laburra ikusteko esteka + Merchandising pack (boltsa + posterra) + Jatetxe batean bi pertsonentzako bazkaria lortzeko zozketan sartu

  • Laburra + Merchandising + Zozketa premium

    Eskerrak email bidez + Laburra ikusteko esteka + Merchandising pack (boltsa + posterra) + Frame baten lamina + Bi pertsonentzako asteburupasa baterako zozketan parte hartzeko aukera

  • Mech Pack Premium

    Eskerrak email bidez + Laburra ikusteko esteka + Merchandising pack (boltsa + posterra) + Frame baten lamina + Bi pertsonentzako asteburupasa baterako zozketan parte hartzeko aukera + Jatetxe batean bi pertsonentzako bazkaria lortzeko zozketan sartu + Laburraren amaierako eskerretan aipamena

  • Taldeentzako

    Taldeentzako ekarpen berezia:
    Eskerrak email bidez + Merchandising posterra + Aipamena kredituetan + Laburraren aurkezpena zure herrian HOGEIren lantaldearekin